Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gizartea egituratzen duen matxismoarekin bukatzea, giltzarri

Indarkeriarik gabeko espazioak eta bizitzak aldarrikatu zituzten beste behin ere atzoko elkarretaratzean, bizitza, zaintza eta askatasuna erdigunean jarrita.

Hilketa matxista, indarkeria matxista, elkarretaratzea Iruñeko hilketa matxista salatu dute.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/07/04

Zortzi astean lau hilketa matxista Euskal Herrian. Haserrea, nazka eta nekea nabarmen egin ziren beste behin ere Oreretako Asanblada Feministak deitu zuen elkarretaratzean parte hartu zutenen artean. Zhen Jiangen hilketa gogor salatu, eta haren senide eta ingurukoei elkartasuna adierazi zieten.

Espainiako Estatuan 49 dira matxismoak erail dituen emakumeak urtea hasi zenetik; Frantziako Estatuak, ez ditu zenbatu ere egiten.

Jendarte feminista eraiki beharra urgentziazko kontua den zalantzarik ez da. Hala erakusten du errealitateak, eta estrukturala den indarkeria matxistari erantzun kolektiboa eman behar zaiola hura errotik ezabatu nahi bada. Munduko hiru emakumetik batek jasaten du indarkeria matxista Osasunaren Munduko Erakundearen arabera; datu horrek egungo gizartearen oinarriak dardarazi beharko lituzke bere horretan, ikaragarri larria delako.

Eraldaketa soziala den beste aukerarik ez da, eta horretarako baliabideak ezinbesteko dira, baina baita gizarte osoaren inplikazioa ere. Gizartearen antolaketa patriarkala jarri dute jomugan, “horrek ahalbidetzen baitu indarkeria matxista uneoro gure artean egotea, bai erakundeetan, bai kalean, bai ingurune hurbilean ere. Sotilenetik, odoltsuenera, emakumeok ehunka eraso mota jasaten ditugu egunerokoan. Indarkeria matxista ez da etengo gizartea egituratzen duen matxismoarekin amaitu arte”.

Indarkeriarik gabeko espazioak eta bizitzak aldarrikatu zituzten beste behin ere atzoko elkarretaratzean, bizitza, zaintza eta askatasuna erdigunean jarrita. Ozen esan zuten, feminismoaren bidea dela gizartea errotik aldatuko duen bidea: “Eskuina aurrera egiten ari den garai honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da politika feministak aldarrikatzea, bai erakundeetatik, bai herri mugimendutik, , lortutako guztiari balioa ematea eta atzerapausorik ez onartzea”.

Premiaz aldarrikatu zituzten indarkeriarik gabeko bizitzak, “bizitza duinak” eta berretsi sistema irauli arte borrokan jarraituko dutela, “feminismoak sistema patriarkala suntsitu arte”.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.