Pilota jaialdirako sarrerak salgai astelehenetik
Dario-Tolosa bikotea Peio Etxeberria-Gaskue bikotearen aurka arituko da lehen partidan, eta bigarrenean, berriz, Elordi-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta pilotariak.
EPLEk hilaren 23an antolatu duen pilota jaialdirako txartelak astelehenean salgai jarriko dituztela jakinarazi du. Errenteriako Udalaren laguntzarekin antolatutako ekitaldia da madalenen barrukoa. Agustina Otaola pilotalekuan izango da, 17:00etan hasita eta Dario-Tolosa bikotea Peio Etxeberria-Gaskue bikotearen aurka arituko da lehen partidan, eta bigarrenean, berriz, Elordi-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta pilotariak.
Sarrerak astelehenean jarriko dituzte salgai esan moduan, pilotalekuan bertan, 17:00etatik aurrera, eta ostegunera arte—hori barne— izango da aukera erosteko. Prezioa, 30 euro. Antolatzaileek jakinarazi dute diruz ordaindu behar direla sarrerak, ez dagoela txartela bidez ordainketa egiterik.