Oionetik Lapuebla de Labarcara Urdabururekin
Urdaburu Mendizale elkarteak Arabako biraren seigarren etapa egingo du hilaren 15ean.
Urdaburu Mendizale elkarteak Arabako biraren seigarren etapa egingo du hilaren 15ean. Oionetik Lapuebla de Labarcara egingo dute ibilbidea, eta bidean, Mantible zubitik eta Assa auzotik pasako da. Zeharkaldia bost ordutakoa izango da denera. Hemen klik eginda zeharkaldiaren xehetasunak kontsultatu daitezke.
Urteroko ohiturari jarraituta, jatetxe batean elkartuko dira ibilaldiaren ostean bazkaltzera; Guardian izango da hori. Txangorako izena ematerakoan , menuaren lehen eta bigarren platerak aukeratu behar dira. Lehehnengo platera aukeran, patatak errioxar erara edo ahuntza gaztaren txirbil entsalada fruitu lehorrekin. Bigarrenerako, berriz, legatza pikillo saltsan edo arkumea txilindron erara izango dituzte aukeran.
Zumardiko autobus geltokitik abaituko dira 07:00etan (Panier) eta 07:15ean Aritzetatik. Izena eman nahi dutenek Urdabururen egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu ordutegi eta egun beretan edo online galdetegia bete. Horretarako egin klik hemen.