Uraren hornidura eta estolderia tasak ordaintzeko epea zabalik
Herritarrek abuztuaren 17ra arte izango dute ordaintzeko aukera.
Uraren hornidura eta estolderia tasak ordaintzeko epea zabalik dagoela jakinarazi du udalak. Herritarrek abuztuaren 17ra arte izango dute ordaintzeko aukera. Epe hori bukatuta ordaindu ez dutenen kasuan, premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo dio udalak eta hortaz, errekarguarekin kobratu, baita sortzen diren ekintza gastuak ere.
Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean kargatuko ditu udalak. Erreziboa helbideratua ez dutenen herritarren kasuan, Zu! Arreta zerbitzuaren bidez egin dezakete, edo edozein entitate laguntzaileetan.