PSE-EEren ekitaldiak igandean eta astelehenean
Beraungo azoka txikian arituko da Rafaela Romero Espainiako Kongresurako zerrendaburua igandean.
Espainiako Gorteetarako uztailaren 23ko hauteskundeei begira ekitaldi politikoa egingo du igandean eta astelehenean alderdi sozialistak. Beraunen izango du lehen hitzordua, bertan egiten den azoka txikian. Rafaela Romero Espainiako Kongresurako zerrendaburuak hartuko du parte 12:00etan hasita.
Astelehenean, hilaren 16an, Zumardian izango da, bertan astelehenero egiten den azoka txikian, 11:00etatik aurrera.