Gantxillerek inauguratuko dituzte Trintxerpeko karmenak
Kakorratz taldeko Trintxerpeko emakumeek emango diete hasiera 2023ko Karmengo Amaren Jaiei, datorren ostegunean.
Sanjoanek sanpedroei eman zioten testigua lehenengo, azken horiek sanferminei, eta antxotarrek trintxerpetarrei emango diete orain barruti horretako jaietarako txanda. Ostegunean egingo dute eztanda Trintxerpeko Karmengo Amaren Jaiek, eta bi aste geroago hasiko dira santioak Donibanen.
Barruti urdineko omenduak gantxillerak izango dira aurten. Kakorratz taldeko emakumeek inauguratuko dituzte karmenak txupinazoarekin. Ostegunean izango da hori, 20:ooetan. Ordubete aurretik, ohi bezala, haurrek euren suziria botako dute Gudari plazan. Ordutik aurrera bandera igoera, kanpaien iraulketa eta karmenekin gozatua hartzeko egitarau zabala.
Astelehena, hilak 17, izango da azken eguna. 22:00etako zezensuzkoarekin bukatuko dira 2023ko Trintxerpeko jaiak. Ondoan, gaurtik aurrerako egitaraua:
- HILAK 11, ASTELEHENA
- 20:00. Jose Mª Elgezabalen omenezko 22. areto-futbol txapelketako final laurdenak. Tokia: Azkueneko pista.
- HILAK 11, ASTEARTEA
- 20:00. Jose Mª Elgezabalen omenezko 22. areto-futbol txapelketako final laurdenak. Tokia: Azkueneko pista.
- HILAREN 11tik (asteartea) 14ra (ostirala)
- Bazkideek hilabeteetan zehar egindako lanen erakusketa. Aurkezpena hilaren 11n, mokadu txiki batekin. Pintura, esku-lan, joste-lan eta bainika tailerrak. Tokia: jubilatuen egoitza.
- HILAK 12, ASTEAZKENA
- 20:00. Jose Mª Elgezabalen omenezko 22. areto-futbol txapelketako finalerdiak. Tokia: Azkueneko pista.
- HILAK 13, OSTEGUNA
- Gogoratu jaietako bandera balkoian jartzea!
- 11:30/12:30. Irakurketa irekiko kluba. Goyenetxe Fundazioaren eta Adinkideren eskutik. Tokia: Serafin Esnaola
- 16:30. Haurrentzako jolasak eta askaria. Tokia: Azkueneko pista.
- 18:00. Erraldoiak eta buruhandiak Illunbeko txistulariekin. Ibilbidea: Azkueneko pistak, Andonaegi, Arrandegi, Serafin Esnaola, Gudari plaza (segurtasunagatik buruhandiak pistetan eta plazetan baino ez dira ibiliko).
- 18:45. Jaien hasiera. Txupineroei danborradetako dama eta misterrei eta azal lehiaketako finalistei zapiak emateko ekitaldia. Otxoteak girotua. Tokia: Alkateordetza.
- 19:00. Haurren txupinazoa. Tokia: Gudari plaza.
- 19:00. Herriko haur eta gazteen aldeko meza (Karmengo Amaren hirurrena), Trintxerpeko parrokiako abesbatzarekin (zuzendaria: Limbania Soto). Tokia: Karmengo Amaren eliza.
- 20:00. Txupinazoa, bandera igoera, kanpai iraulketa. Tokia: Alkateordetza.
- 20:00. Gizonezkoen danborrada. Ibilbidea: Alkateordetza, Euskadi etorbidea, Jaizkibel kalea, Azkuene kalea, Euskadi etorbidea, Gudari plaza, Serafin Esnaola plaza.
- 23:30. Karaokea. Tokia: Gudari plaza.
- HILAK 14, OSTIRALA
- 11:30/13:30. Puzgarriak haurrentzat. Tokia: Serafin Esnaola.
- 12:00/13:30. Eskulanak Garagunekoekin. Tokia: Serafin Esnaola.
- 17:30. Haurrentzako tailerrak. Tokia: Azkuene
- 18:00. Bakailao tortilla txapelketa. Tokia: Gudari plaza.
- 19:00. Arrantzale eta marinelen eta haien emazteen aldeko meza (Karmengo Amaren hirurrena), Trintxerpeko jubilatuen abesbatzak lagunduta (zuzendaria: Limbania Soto). Tokia: Karmengo Amaren eliza.
- 19:00. Erromeria gidatua Jeiki Hadi taldearekin. Tokia: Serafin Esnaola.
- 20:30. Familia-danborrada. Tokia: Serafin Esnaola. Ibilbidea: Serafin Esnaola plaza, Gudari plaza, Euskadi etorbidea, Jaizkibel, Ulia etorbidea, Azkuene, Euskadi etorbidea, Gernika plaza.
- 22:30. Oihan Vega. Tokia: Serafin Esnaola.
- 23:00. Kontzertuak: MindTrap, Baipass eta Modus Operandi. Tokia: Gudari plaza.
- HILAK 15, LARUNBATA
- 09:00. Haurren, gazteen eta helduen toka eta bote txapelketa. Tokia: Gernika plaza.
- 09:00. Karmengo Jaietako I. Frontenis txapelketa. Tokia: Aranederreko frontoia.
- 11:30. Karate erakustaldia. Tokia: Aranederreko pistetan.
- 12:00. Haur danborrada. Ibilbidea: Gudari plaza, Euskadi Etorbidea, Azkuene, Euskadi etorbidea, Serafin Esnaola, Gudari plaza
- 12:00. Herri kirolak. Tokia: Gernika plaza.
- 14:30. Herri bazkaria. Ondoren…. bingo musikatua eta dantzaldia Modestorekin. Tokia: Gudari plaza.
- 17:00. Jose Mª Elgezabalen omenezko 22. areto-futbol txapelketako hirugarren eta laugarren postuak. Tokia: Azkueneko pista.
- 18:00. Jose Mª Elgezabalen omenezko 22. areto-futbol txapelketako finalak. Tokia: Azkueneko pista.
- 18:00. Azkueneko danborrada. Ibilbidea: Ulia etorbidea, Andonaegi, Arrandegi, Serafin Esnaola, Gudari plaza, Azkuene, Ulia etorbidea.
- 18:00. Sardina-jana eta sagardo-dastatzea. Tokia: Azokaren ondoan.
- 18:30/20:00. Haur dantza txapelketa. Tokia: Serafin Esnaola.
- 19:00. Trintxerpeko Karmengo Kofradiari eskainitako meza (Karmengo amaren hirurrena). Trintxerpeko parrokiako abesbatza (zuzendaria: Limbania Soto). Tokia: Karmengo Amaren eliza.
- 19:30. Elektro Buiaka. Tokia: Correos, Euskadi etorbidea, Serafin Esnaola, Gudari plaza
- 22:30. La Jodedera. Tokia: Serafin Esnaola plaza.
- 23:00. DJ Ismeder. Tokia: Gudari plaza.
- Ondoren, DJ Beni.
- HILAK 16, IGANDEA
- 09:00. Karmengo Jaietako I. Frontenis txapelketa. Tokia: Aranederreko frontoia.
- 09:30. Herri lasterketa (5 km). Ibilbidea: Gudari plaza, Euskadi etorbidea (Correos), San Pedro (puntak), Gernika plaza.
- 12:00. Meza nagusia, Karmengo Amari eskainia, parrokiako abesbatzak (zuzendaria: Limbania Soto) lagunduta. Josu Elberdin organo-jole eta konpositoreak konposatutako obra. Tokia: Karmengo Amaren eliza.
- Ondoren, brindisa.
- 12:00. Txoro txaranga haurrentzat. Ibilbidea: Azkuene, Euskadi etorbidea, Serafin Esnaola, Gudari plaza
- 12:30. Sokatira tabernen artean. Tokia: Azkuene.
- 13:00. Musika bandaren kalejira. Ibilbidea: Azkuene, Euskadi etorbidea, Serafin Esnaola, Gudari plaza, Alkateordetza
- 14:00. Bazkari herrikoia. Tokia: Azkuene.
- 16:00. Itsas danborrada. Ibilbidea: eliza, kaia, pantalanean ontziratu, itsas ibilbidea Torreraino, pantalanera itzuli, Euskadi etorbidea, Azkuene, Ulia, Andonaegi, Arrandegi, Serafin Esnaola, Gudari plaza, Euskadi etorbidea, eliza.
- 18:30. Itsas Erraldoiak antzerkia (Mater Museoa). Tokia: Serafin Esnaola plaza
- 19:00. “Biziberritu-Florecer” narracion (Adinkide). Tokia: Serafin Esnaola plaza.
- 19:00. Emakumeen danborrada. Ibilbidea: Serafin Esnaola, Euskadi etorbidea, Azkuene, Euskadi etorbidea, Gudari plaza, Serfin Esnaola.
- 23:30. Beni DJ. Tokia: Gudari plaza.
- HILAK 17, ASTELEHENA
- 11:30/13:30. Puzgarriak haurrentzat. Tokia: Serafin Esnaola plaza.
- 18:00. Erraldoiak eta buruhandiak Illumbeko txistulariekin. Ibilbidea: Azkuene, Euskadi etorbidea, Gudari plaza.
- Ondoren, Haurrentzako antzerkia. Tokia: Gudari plaza.
- 22:00. Bandera jaitsiera txupineroen eskutik. Tokia: Alkateordetza.
- 22:00. Zezensuzkoa. Tokia: Gernika plaza.