Saharako haurrak Oarsoaldean dira jada
Atzo bost heldu baziren ere, zortzi izango dira eskualdean uda emango dutenak. Hiruk Donibanen, binak Oiartzun eta Lezon, eta batek Oreretan.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/07/saharako-haurrak-donibane.jpeg)
Saharako bost haur heldu ziren atzo eguerdian Oarsoaldera. Batek Errenteria-Oreretan emango du udara, eta bina hartuko dituzte Lezoko eta Pasai Donibaneko etxeetan. Uda eskualdean emango duten haurrek zortzi eta bederatzi urte artean dituzte, batek izan ezik; behar bereziak dituen hamalau urteko gaztea da azken hori.
El Watan eta Bixi-Bixi elkarteak dira oporrak Euskal Herrian igaro ahal izateko programaren tokiko arduradunak. Pasaiako taldearen antolatzaileek adierazitakoaren arabera, “arazoak” izan dira haurren etorreraren antolakuntzan, eta berandu datoz gazteetako batzuk. Hilaren 14an Asturiaseko aireportura helduko dira azken hiru adingabeak. Batek sanjuandarren artean emango du uda eta oiartzuarrekin izango dira beste biak.
Horra atzo Donibanen egindako harreraren argazki batzuk: