Bolo Joko Sari Handia Foru Plazan, larunbatean
Niessen elkarteak antolatuta 11:00etan hasiko da lehia. Izen emateak bost euro balio du.
Foru plazan izango da bolo joko sari handia. Errenteriako Bolo Joko Sari Handia jokatuko dute larunbatean Niessen elkarteak antolatuta. Hamargarren ekitaldia izango du eta Foru plazan egingo dute 11::00etan hasita. Parte hartzeko izena mean behar da, Foru plazan bertan larunbatean 10:30etik 11:30era. Izena emateak bost euro balio du.
Amaieran sari banaketa egingo dute. lehen sailkatuak 100 euro jasoko ditu; bigarrenak, 90 euro, eta hirugarrenak, 80 euro. Hirurek gainera, garaikur bana eramango dute.
