Eizagirre, Otaegi eta Elorz Zuloaga oroitaldiko pilotari onenak
Gaur eta asteazkenean Promesa eta Elite kategorietako final aurrekoak jokatuko dituzte Agustina Otaola pilotalekuan.

Jokatu dituzte J.A Zuloaga oroitaldiaren Alebin, Haur eta Kadeteen kategorietako finalak. Larunbatean izan ziren partidak, eta Eizagirre (Alebina) Otaegi (Haurra) eta Elorz (Kadetea) izan dira pilotaririk onenak. Alebinen finalean, Eizagirre-Iraola bikoteak, Arrieta-Igoa bikotea 18-14 garaitu zuten; Haurren kategorian, Paraguayo VII- Otaegik, Oses-Arsuaga 18-17 garaitu iztuzten; azkenik, Kadeteetan, Ibai-Elorz 22 eta Murua-Segurola 14 egin zuten.
Aste honetan, berriz, Promesa eta Elite kategoriako pilotariek 17 eta 19an jokatuko dituzte final aurrekoak; finala, berriz, hilaren 22an. Partida guztiak, Agustina Otaola pilotalekuan jokatuko dituzte.
Bestalde, madalenen barruan antolatutako pilota profesionaleko partidarako sarrerak salduko dituzte, gaur, bihar eta etzi Agustina Otaola pilotalekuan, 17:00etatik aurrera. Asteartetik aurrera, gainera, Asperen web orrian eros daitezke [Egin klik hemen]. Sarrerak, 30 euroan salduko dituzte. Frontoira gerturatzen direnek sarrerak erostera, dirutan ordaindu beharko dutela jakinarazi dute antolatzaileek.
Elordi eta Zabaleta, Altuna IIIeta Rezustaren kontra arituko dira.