Joseba Etxartek agur esango dio udalari, hogei urte eta gero
Berak utziko duen lekua, Alberto Muñagorrik hartuko du. Miguel Buen alkate zela heldu zen Etxarte udalera, eta PSE-EE oposizioan dela utziko du.
Joseba Etxarte alderdi sozialistako zinegotziak, bere kargua utziko du bihar. Haren lekukoa, Alberto Muñagorrik hartuko du—zazpigarrena zen sozialisten zerrendan maiatzeko udal hauteskundeetan—. Udalbatzaren ohiko osoko bilkura egingo dute bihar 18:30ean hasita, eta azken puntua izango da sozialistaren zinegotzi kargua uztearen gainekoa. 2003an heldu zen udaletxera, zinegotzia, Etxarte, Miguel Buen alkate zela. Hogei urte, bi hamarkada luze egin ditu udaletxean zinegotzia.
PSE-EEk agintea zuela heldu zen. Buenen azken agintaldian eta Juan Carlos Merinoren agintaldi bakarrean aritu zen zinegotzia udal gobernua PSE-EEren eskutan izan zenean. Oposizioan ere aritu da zinegotzi Etxarte: 2011-2015 eta 2015-2019 agintaldietan Julen Mendoza (EH Bildu) alkate zela eta 2019-2023 agintaldian Aizpea Otaegi alkate izanik (EH Bildu). 2023-2027 agintaldiaren lehen bi hilabeteak baino ez ditu osatuko.
Biharko pleno horretan Kaleratzeak Stop taldeak aurkeztu eta Euskal Sozialistak eta Elkarrekin errenteria Podemos, Ezker Anitza-IU Aliantza Berdeak babestutako mozioa landuko dute, gainera.