Liburuei bizitza ematen jarraitzeko
Gernika plazan liburuz betetako orga jarriko du udalak astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:30era, Liburuak askatzen dinamikaren barruan.
Liburutegian dagoeneko erabiltzen ez ziren liburuei bizitza eman asmoz, Liburuak askatzen dinamika abiatu du Errenteriako Udalak. Horrekin lotuta, Gernika plazako haurren parkean orga bat egongo da haur zein helduei begirako liburuekin Lekuona Fabrika zabalik den ordutegian: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:30era.
Horrekin batera, herriko beste hainbat puntutan ere askatuko dituzte liburuak, garraio publikoko geltokietan adibidez. Han topa daitezkeen liburuak, bertan irakurtzeko, etxera eramateko, norbaiti oparitzeko, oporretara eramateko edota herriko beste auzo batean uzteko izan daitezke.
Irakurketa gehiagoren bila dabiltzanek berriz, Lekuona Fabrikako bibliotekan gomendio eta proposamen ugari topatuko dituzte adin eta gustu guztiei zuzenduta.