Donipariko taldekideek inauguratuko dituzte Santio Jaiak
Aurten berriro igoera erdietsi duen taldeari gorazarre egingo diote sanjuandarrek txupinazoan. Dagoeneko ikusgai da santioen egitarau osoa.
Pasai Donibaneko Santio Jaiak datorren igandean hasi eta zortzi egunez luzatuko dira (hilaren 31, astelehena, bitarte). Sardinen egun handia, San Pantaleon, ostegunean izango da aurten. Santiago eguna asteartean, eta asteazkenean Santa Ana. Kuadrillen eguna, aldiz, larunbatean izango da, eta azken aselehenean, jakina, San Inazio.
Rosa Sistiaga Iparragirre eta Miguel Alkaraz Luzuriaga izango dira omenduak aurten aiton-amonen aterpean. Bertan, urtero legez, txupinazoaren bezperan egingo dute eurek ikurrinaren igoeran: datorren igandean, 18:30ean, izango da hori. Santioen abiada ofiziala Donipari areto futbol taldearen eskuetan geldituko da aurten. Taldekideak izango dira omendu txupinazoan, eta eurek igoko dute ikurrina datorren astelehenean, 20:00etan.
Hortik aurrerako jarduerak goizean goiz hasi eta ordu txikietara arte luzatuko dituzte sanjuandarrek. Jarraian kontsulta daiteke egitarau osoa.
- Hilak 23, igandea
- 18:30 Aiton-amonen aterpean, ikurrinaren igoera, Miguel Alkaraz Luzuriaga eta Rosa Sistiaga Iparragirreren eskutik.
- Hilak 24, astelehena
- 18:00 Elektrotxaranga, Patxikutik plazarantz. Karropoteoa.
- 19:00 Buruhandiak Meipitik plazara, eta plazan erraldoiak.
- 20:00 Txupinazoa eta ikurrinaren igoera. Omenduak: Donipari.
- 21:30 Gazte afaria plazan.
- Gazte txupinazoa.
- 23:00 Txosnen gunean, Hertzainak-en bertsioak.
- Hilak 25, asteartea (Santiago eguna)
- 07:30 Diana Meipitik plazara.
- 08:00 Sokamuturra.
- 16:30 Ur-jolasak, abordatzea eta txokolatada Santiago plazan.
- 17:30 Mus txapelketa Bonantzan.
- 18:30 Dantza sueltoko txapelketa Santiago plazan.
- 20:00 Herri-kirolak Santiago plazan.
- Hilak 26, asteazkena (Santa Ana eguna)
- 09:30 Ezinduak beren etxeetan jaso eta ermitara eramatea.
- 10:30 Pala-txapelketa frontoian.
- 11:00 Meza nagusia Santa Anako ermitan.
- Ondoren, salda eta pintxo dastaketa txistulariekin.
- 17:00 Haurrentzako karabina-tiroa eta eskupilota frontoian.
- 20:00 Andoni Ollokiegi Bonantzan.
- 22:30 Proiekzioa plazan: “Txikitoen ahotsak”.
- Hilak 27, osteguna (San Pantaleon)
- 10:00 Pala txapelketa frontoian.
- 14:00 Jubilatuen bazkaria Santiago plazan.
- 15:00 Herriko kuadrillek sardinak eta ikatza jasoko dituzte Arizabalon.
- 16:15 Musika herrian barrena.
- 19:00 Sardina-jana herri osoan.
- 20:00 Javi DJa Santiago plazan.
- 22:30 Arrantzaleen danborrada Konstantzia bandarekin.
- Ondoren, Javi DJa.
- 00:00 DJ Bull txosnetan.
- DJ Elene eta Martxel txosnetan.
- Hilak 28, ostirala
- 10:00 Pala txapelketa frontoian
- 17:00 Goitibeherak (10 urtetik gora) Larrabiden. Asegurua egin ahal izateko, parte hartu nahi duenak bere datuak eskubidean@pasaia.net e-postara bidali beharko ditu uztailaren 20a baino lehen (izen-abizenak, NA zenbakia, jaiotze-data, telefonoa, helbide elektronikoa, herria eta probintzia). Bakoitzak bere goitibeherarekin parte har dezake. Goitibeherarik ez duenak, antolatzaileek eskuragarri jarriko dituzten goitibeherak probatzeko aukera izango du.
- Parte-hartzaileek gorputzeko atal guztiak estali beharko dituzte (mahuka luzea eta eskularruak) eta kaskoa jantzi beharko dute derrigorrez.
- 17:00 Aurpegiak margotzea, eskulanak, eta pintxo lehiaketa txikientzat (plazan edo frontoian, erabakitzeke).
- 20:00 Arkua eskalatzea.
- 20:30 Allur dantza taldea.
- 22:00 Musika Santiago plazan.
- 23:30 Musika kubatarra txosnetan.
- Hilak 29, larunbata (Kuadrillen eguna)
- 10:00 Pala txapelketa frontoian.
- 12:00 Triki poteoa edo karropoteoa kale nagusian barrena.
- 14:30 Bazkari autogestionatua herriko plazan.
- Ondoren, bingo musikatua.
- 16:00 Neska-mutil gazteen pilota-txapelketaren finala frontoian.
- 16:30-18:00 Karaokea plazan.
- 18:00-20:00 Txaranga herrian barrena.
- 17:00 Buruhandiak plazan.
- 20:00 Muxikoak plazan.
- 22:00 Musika kubatarra plazan.
- 23:00 DJ Gorka txosnetan.
- Ondoren, DJ Txankleta.
- Hilak 30, igandea
- 10:00 Haur eta nerabeen lasterketa plazatik hasita.
- 12:00 Apar-festa Santiago plazan.
- Ondoren, puzgarriak.
- 14:00 Haur bazkaria Bixi Bixin.
- 17:00 Arrantza txapelketa haur eta gazteentzat Bonantzan.
- Ondoren, askaria eta buruhandiak plazan.
- 18:30 Desafioa: Donibane-Oiartzun.
- 20:00 Barrikotea plazan.
- 23:00 Zezensuzkoa.
- Ondoren, omenaldia.
- 00:00 DJ Itzalpeko plazan.
- Ondoren, DJ Jotatxo txosnetan.
- Hilak 31, astelehena (San Inazio eguna)
- 07:15 Kalejira txosnetatik hasita, eta sokamuturrak dirauen bitartean txarangak giroa alaituko duk
- 07:15 Txokolate-jana plazan.
- 08:00 Sokamuturra.
- 09:00 Itsas diana Konstantzia bandarekin eta txistulariekin.
- Ondoren, herriko kaleetan ibiliko da.
- 11:00 Bateleren desfilea Meipitik Konstantzia bandarekin.
- 12:15 Bateleren ontziratzea eta estropada.
- Ondoren, zortzikoa eta sari-banaketa.
- 14:00 Bazkari herrikoia plazan.
- 18:00 Musika plazan.
- 22:30 Su-festa badian, Pasaiako jaiei amaiera emateko.
- Ondoren, Itxas Mendiren danborrada txarangarekin.