Bizkaia plaza egoiliarrentzat bakarrik izango da santioen bitartean
Hirigune historikoan eta Bizkaia plazan erroldatuta dauden bizilagunek bakarrik aparkatu ahal izango dute bertan.
Pasaiako Udaltzaingoak jakinarazi du hilaren 23tik abuztuaren 1era, alegia, Donibaneko Santiago Jaiek iraun bitartean, aldaketak izango direla Bizkaia plazako aparkaleku araudian. Egoiliarrek soilik utzi ahalko dute bertan ibilgailua.
Bestela esanda, egun horietan, Donibaneko hirigune historikoan eta Bizkaia plazan erroldatuta dauden bizilagunek soilik izango dute eskubidea Bizkaia plazan aparkatzeko. Argibide gehiago behar dituena Udaltzaingoarekin harremanetan jar daiteke telefono zenbaki honetara deituz: 943 00 43 00.