Ostiralarekin bat egingo dute pasaitarrek jazotakoa gaitzesteko, udaletxearen atarian. Mugimendu feministak ere mobilizazioetara deitu du.
Pasaiako Udalak elkarretaratzea deitu du bihar, ostirala, eguerdiko 12:00etan Arizabalo Jauregiaren sarreran,
Antxoko azken gertakariak salatzeko. Indarkeria matxistaren aurka eta elkarbizitzaren alde egiteko Donibanera hurbiltzera deitu dituzte pasaitar guztiak.
Horrez gain, adierazpen instituzionala ere argitaratu du Berdintasun sailak udalaren webgunean.
Hemen klik eginda irakurri daiteke hori osorik. Bestalde, egunotan izango diren mobilizazioekin bat egitera deitu dituzte bizilagunak udaletik. Oraingoz hitzordu bakarra berretsi du mugimendu feministak: Trintxerpeko Gernika plazan bihar bertan egingo dute bat bizilagunek gertatutakoa salatzeko, 19:30ean.
Gainontzeko barrutietan zehazteke dauden elkarretaratzeen informazioa jasotakoan argitaratuko ditu horiek hedabide honek.