Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Goiatz Aduriz eta Karina Korro ekintzaileek euren ereduaren berri eman dute

Negozioak martxan jarri dituztenen esperientziak partekatu nahi ditu Oarsoaldea Garapen Agentziak, Oarsoaldea Ekin! programaren bidez.

Oarso Bidasoko Hitza
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2023/07/20

Oarsoaldea Ekin! enpresa ideiak abian jartze laguntzen duen egitasmoa da, Oarsoaldeko Garapen Agentziak garatutakoa Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan. Horren harira, jada euren ideiak egi bihurtzen ari direnen elkarrizketa inspiratzaileak plazaratzen ari da agentzia. Oarsoaldea Ekinen bigarren solasaldia Goiatz Aduriz eta Karina Korroren artekoa da.

Aduriz Papurrak Ogi eta Goxo Faktoriako (Oiartzunen dago) arduraduna da, eta Korro, berriz, Taqueria Txiki Takoko nagusia (Errenteria-Oreretan). Hala, Oarsoaldea Ekin!-en asmoa negozio ideiak abian jartzea bada, jada hori egin dutenen esperientziaren berri izan daiteke ikus-entzunezko moduan zabaldu duten elkarrizketan. Arrakasta bai, baina haien kezkak, zalantzak eta zailtasunak ere ezagutu ahal izango dira protagonisten hitzetan, negozio ideia bat abian jartzea erabakitzen duten beste pertsonen erreferentzia izan daitezen. 

“Tokiko merkataritzak udalerri baten kultura, nortasuna eta komunitatea indartzen ditu. Enplegua sortzeaz gain, gizarte harremanak sustatzen ditu, herritarren bizi kalitatea hobetzen duten zerbitzuak sortzen ditu, udalerriari ez ezik, udalerria osatzen duen komunitateari ere balioa emanez. Familia-negozio txikiek, herriko eta auzoko dendek, hiria aberasten laguntzen dute beren eskaintza eta zerbitzuekin. Izan ere, nork bizi nahi du bizirik ez dagoen auzo batean?”, esan dute Oarsoaldea Garapen Agentziatik.

Iragarri dute, elkarrizketen ziklo honetako hurrengo ataletan “beste gai garrantzitsu batzuk” landuko dituztela, hala nola ekintzaileen lurralde aniztasuna, edo emakume ekintzaileen ikusgarritasuna.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.