PSE-EEk Antxoko indarkeria matxista kasua gaitzetsi du
Andrea Palomares Pasaiako sozialisten bozeramaileak "laguntza eta babes osoa" eskaini die biktimari eta haren gertukoei.
Pasaiako PSE-EE alderdiaren bozeramaile Andrea Palomaresek Antxoko indarkeria matxista kasua gaitzetsi du prentsa ohar bidez. Eledunak “elkartasuna” adierazi nahi izan du erasoaren biktima izan den emakumearekiko, nola haren senide eta gertukoekiko. “Laguntza eta babes osoa” eskaini die.
Pasaitarrei dei egin die Palomaresek publikoki adieraz dezaten euren gaitzespena eta konpromisoa har dezaten genero indarkeriari aurka egiteko. “Are gehiago egungo testuinguruan”, gehitu du sozialistak, “Voxen diskurtso negazionista bere egin duen PP batekin, eta zeina ultraeskuinari erabat emana dagoen”.
Emakumeen kontrako indarkeriaren ukapenaren arriskuaz ohartarazi du sozialistak: “Haustura bat gertatzen ari da indarkeria matxistaren kontrako ekintza politikoan”. Horrez gain, adierazi du PP eta Voxen jarrera publikoak arrisku hori areagotzen duela, “biolentzia normalizatzen duen klima soziala sortzen baitu”. Eta horrekin, biktimek mesfidantzaz so egiten diote babes instituzionalari, eta erasotzaileek euren jarrera sendotuta ikusten dute.
Horregatik guztiagatik, indar politikoei galdegin die genero politikak blindatzeko, indarkeria matxista pairatzen duten emakume horien nahiz euren seme-alaben bizitzak salbatzeko. “Inork ez du galaraziko genero indarkeriaren kontrako borrokan aurrera egiten jarraitzea”.