Emakume bat eraso dutela salatzeko, elkarretaratzea bihar
Oreretako Asanblada Feministak deitu du elkarretaratzera bihar 20:00etan, Foru plazako puntu morean.
Emakume bat eraso dute Errenteria-Oreretan. Hala jakinarazi du Oreretako Asanblada Feministask sare sozialen bidez. Berehalako erantzuna eman dio mugimendu feministak eraso horri, eta elkarretaratzera deitu du bihar 20:00etan.
Foru plazan kokatuta dagoen puntu morearen ondoan egingo dute elkarretaratzea eta herritar guztiak deitu dituzte eraso hori gaitzetsi eta parte hartzera.
Jaien testuinguruan, 24 orduz aktibo dagoen telefono zenbaki bat jarri du martxan Errenteriako Udalak: 650 40 78 53. Psikologo batek artatuko ditu bertara egiten diren deiak. Larrialdi kasuetan SOS Deiaken 112 telefono zenbakira edo Udaltzaingoaren 092 telefono zenbakira deitzeko aholkatu du udalak.
