Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Asteazkenean hasiko dira Trintxerpen Adinberri eraikitzeko lanak

Katak eta elektrizitate eta ur-hornidurak birkokatzeko obrak izango dira lehenak. Horiek bukatuta, 468 plazako aparkalekuarekin hasiko dira.

Pasaitarrentzako plaza ireki bat ere izango du Adinberrik.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/07/24

Datorren asteazkenean, hilak 26, hasiko dira Trintxerpen Adinberri zentroa eta lurrazpiko aparkalekua eraikitzeko lanak. Obrek 48 hilabeteko epea izango dutela aurreikusi dute, Eraikuntza Birgaikuntza Artapena enpresa esleipendunaren kontura.

Lehenengo faseari ekin baino lehen aurrelanak egingo dituzte: katak eta elektrizitate eta ur-hornidurak birkokatzeko obrak. Gaur goizean obraren nondik norakoak azaldu dituzte Maite Peña Zainketetako eta Gizarte Politiketako diputatu eta Adinberriko presidenteak, eta Azahara Dominguez Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatuak eta Teo Alberro Pasaiako alkateak.

Lehenengo fasean, behin aipaturiko aurrelanak eginda, lur azpiko aparkalekua eraiki ahal izateko lurra zulatzen hasiko dira. 468 ibilgailurentzako edukiera izango du bi solairuko azpiegitura horrek.

Aldundiko arduradunek adierazi dutenez, datozen hilabeteetan obra horiek pasaitarrengan izan ditzaketen eraginak arintzeko, eta Pasaiako Udalarekin lankidetzan, informazio-bilerak egingo dituzte teknikariek, baita postontzietan informazioa banatu ere, obraren faseak eta egutegia zein diren azaltzeko, eta inguruan aparkatzeko izango diren aukeren berri emateko.

Proiektuari buruzkoak
Gipuzkoako Foru Aldundiak apirilaren 24an esleitu zituen Adinberri zahartze osasuntsurako zentroa eta lurpeko aparkalekua eraikitzeko lanak. Proiektua 66.430.996,17 euroan esleitu zen, 48 hilabeteko gauzatze epearekin, eta Eraikuntza Birgaikuntza Artapena enpresarena izan zen bost proposamenetatik puntuaziorik handiena lortu zuena.

Zentroa Hospitalilloko aparkalekuen inguruan kokatuko dute [ikusi beheko bideoa], eta honakoak hartuko ditu: adinekoentzako 124 plazako egoitza bat, 22 plaza izango dituzten tutoretzapeko 18 apartamentu, eta eguneko zentro bat. Adinberriko berrikuntza-unitatea 680 metro koadroko espazio batean kokatuko da, eta bertan ikerketa, esperimentazio eta testaketarako gune bat egongo da. Era berean, plaza bat ere izango du, pasaitar guztien erabilerarako.

Aparkalekua
Alberrok gaur aipatu du jakitun dela obrek aparkaleku defizit handia sortuko dutela Trintxerpen, eta ziurtatu du udal gobernua dagoeneko lanean ari dela eragin horiek lehenbailehen arintzeko. “Inplikatutako instituzioekin eta medio propioekin ari gara lanean aparkalekuaren aferari irtenbidea emateko”.

Afekzioen zati bat arintzeko asmoz, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Foru Departamentuak, Pasaiako Portu Agintaritzarekin eta Pasaiako Udalarekin lankidetzan, 198 plazako aparkaleku bat inauguratu zuen urtarrilaren 11n Ziriza eraikinaren ondoan.

https://multimedia.gipuzkoa.eus/media/video/55528252.720.mp4
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.