[Galeria] Ziztu bizian ari dira txikienak kukañan
Kukaña puzgarri batean egin dute Panier gunean txikienek. Ausart eta arin aritu dira bainujantzia soinean ikurrina eta Nafarroako erresumako bandera hartzeko.
Beldurrik ez dutela argi utzi dute. ausart eta ari ibili dira lehenak heltzeko eta ikurrina eta Nafarroako erresumako bandera preziatuak hartzeko. Eguraldiak ez du lagundu gaurkoan, baina ez dira kikildu txikienak, eta bainujantzia soinean lasterketa ederrak eta beste hainbeste eroriko utzi dituzte eurentzako espresuki prestatu duten kukañan.
Beraiek lehiatzen ziren bitartean, helduentzako kukaña prestatzen ari ziren Oiartzun ibaian. Prest da enborra bertaratuko direnen balentriak jaso eta bidea zailtzeko. Helburua ikurrina. lortzen duenak izango baitu saria.
Kukaña 19:30ean hasiko da baina izena ematea 18:30etik 19:15erazabalduko dute Panier gunean bertan.
Madalen Jaiak. Gaurko egitaraua
- 19:00 UREZKO ZEZENA eta ENTZIERRO TXIKIA. Herriko plaza.
- 19:30 Animazioa: AMULLETA DANBOR KOFRADIA ETA GAU TXORI TXARANGA. Irteera: Herriko plaza.
- 19:30 Helduen mailako GIPUZKOAKO LXXIII DANTZA SOLTEKO TXAPELKETA. Xabier Olaskoaga plaza. Antolatzailea: Ereintza Dantza Taldea.
- 19:30 KUKAÑA. 18:30-19:15 izen ematea. Panier.
- 20:00 Animazioa: MATRAKA ELEKTROTXARANGA. Herriko kaleetan zehar. Antolatzailea: Oaingozhau kolektiboa.
- 20:00 Kontzertua: ANDONI OLLOKIEGI. Erriola gunea (Koldo Mitxelena plaza). Antolatzailea: Orereta ikastola.
- 20:30 KALEJIRA herriko kaleetan. Antolatzailea: Errenteriako Dultzaineroak.
- 22:30 DANBORRADA. Ibilbidea: Juan de Olazabal, Biteri, Maria Lezo, Madalena, Herriko plaza, Erdiko kalea, Santa Klara kalea. 00:00etan Udaletxearen aurrean. Antolatzailea: Landare Elkartea.
- 23:00 SU-ARTIFIZIALAK jaurtiko dituzte Zaragozana-ren eskutik. Arramendiko mendi hegaletik, eta ikusteko lekurik onena Errioxa Biribilguneko ingurua izango da.
- 23:00 Kontzertua: KAI NAKAI. Erriola gunea (Koldo Mitxelena plaza). Antolatzailea: Orereta ikastola.
- 23:00 Kontzertua: STR. Lino-gunea. Antolatzailea: Oaingozhau kolektiboa.
- 23:00 Kontzertua: OREJA 14. Panier-gunea. Antolatzailea: Oaingozhau kolektiboa.
- 23:00 Kontzertua: MADALENROCK. Zenobia, Killwolf, Basati. Antolatzailea : T.A.B.U. Demon´s. Foru plaza.
- 23:59 YO HE BAILADO. Iker Rodriguez & DJ Mitx & Niko Dj. Xabier Olaskoaga plaza.
- 00:30 Kontzertua: REINCIDENTES. Zumardia.
- 00:30 Kontzertua: SARDESKA. Panier-gunea. Antolatzailea: Oaingozhau kolektiboa.
- 01:00 Kontzertua: THE IIINGLES ft GARAZI LA FANTASY ETA ALICIA KISS. Ondoren DJ FULANA. Lino-gunea. Antolatzailea: Oaingozhau kolektiboa.
- 01:00 EUSKAL DANTZAK: fandango, arin-arin, mutxikoak, Tafallako jota, Txulalai, Baltsak ….. eta bukaeran Larrain Dantza eta “Madalenetako diana”. Herriko Plaza. Antolatzailea: Errenteriako Dultzaineroak.
Madalen jaiak. Biharko egitaraua.
- 06:00 DIANA Gau Txori txarangarekin eta Amulleta Danborren Kofradiarekin. Ibilbidea Recorrido: Herriko plaza, Foru plaza, Xenpelar kalea, Biteri kalea, Alabergako biribilgunea, Nafarroa etorbidea, Zumardia.
- 10:00 I. MADALENAK XAKE TXAPELKETA. Koldo Mitxelena patioa. Antolatzailea: Beraun Bera Xake elkartea.
- 11:30-13:30 HAUR ETA HASIBERRIENTZAKO TURISMO MADALENETAKO TXAPELKETA. Xenpelar etxea 1. Antolatzailea: Hobby Cars Elkartea.
- 12:00 ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KONPARTSEN IRTEERA. Parte-hartzaileak: Xanti eta Maialen eta konpartsa, dulzaineroak, trikitilariak, txistulariak, Doike eta hurrengo konpartsak: Galtzaraborda, Erriola konpartsa, Antiguoko erraldoiak, Lazkao, Lezo, Irungo atsegina, Pasaia eta Beasain. Ibilbidea: Koldo Mitxelena plaza, Mª de Lezo, Biteri, Alfontso XI, Donostia kalea, Irun kalea, Biteri, Koldo Mitxelena plaza. Antolatzailea: Erein Elkartea.
- 12:30 TRIKITILARIAK ETA BERTSO SAIOA. Bertsolariak: Amets Arzallus eta Irati Alcantarilla. Foru plaza. Antolatzailea: Xenpelar Bertso Eskola.
- 14:00 HERRI BAZKARIA ERRALDOI ETA BURUHANDIEKIN. Erriola Gunea ( Koldo Mitxelena plaza ). Antolatzailea: Orereta Ikastola eta Erein Elkartea.
- 16:30-21:00 SCALEXTRIC-en (Rally Slot) “ATE IREKIAK” JARDUNALDIA.
- 17:30 MADALENETAKO F1 TXAPELKETA. Xenpelar etxea 1. Antolatzailea: Hobby Cars Elkartea.
- 17:00 DANTZA JAIALDIA. Zumardia. Antolatzailea: Eureka Gazte talde. Laguntzailea: Oliber Nestar Dantza eskola.
- 17:30 ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KONPARTSEN IRTEERA. Ibilbidea: Koldo Mitxelena, Maria de Lezo, Madalena, Foru plaza, Biteri txiki, Herriko plaza. Antolatzailea: Erein elkartea.
- 17:45 Kale antzerkia: “IPURBELTZ” Ameztu antzerkia & Imaginaciones Nai. Koldo Mitxelena plaza (Euria egingo balu Koldo Mitxelena patioa).
- 19:00 Kontzertua: ANDONI OLLOKIEGI. Panier -gunea. Antolatzailea: Oaingozhau kolektiboa.
- 19:00 Kontzertua: SONAKAY. Xabier Olaskoaga Plaza.
- 19:00 XANTI ETA MAIALEN ERRALDOIEN AGURRA. Herriko Plaza. Ondoren, UREZKO ZEZENA. Herriko plaza.
- 19:00 Erretako txahalen XVIII. DASTAKETA ERRALDOIA. Iztieta. Diputazio plaza. Antolatzailea: Euskaldarrak Elkartea.
- 20:00 ELKARTASUNAREN TANPADAK. Bloco Malagasy eta Batukada Feministarekin. Herriko kaleetan. Irteera Herriko plaza. Antolatzailea Organiza: Kutlur Aniztasuna, Giza Eskubideak eta Garapenerako Lankidetza departamentua.
- 20:00 Kontzertua: IÑAKI LABAKA ETA LAGUNAK. Erriola Gunea ( Koldo Mitxelena plaza ). Antolatzailea: Orereta Ikastola.
- 22:30 Dantzaldia: BANTZALDIA. ERRENTERIAKO MUSIKA BANDAREN EMANALDIA. Zumardia. Antolatzailea: Errenteriako Musika Kultur Elkartea.
- 00:00-01:00 ZEZENSUZKOA irtengo da. Ondoren, Errenteriako Musika Bandak “El CENTENARIO” ohiko pasodoblea joko du, eta jaiak amaituko dira.