Jaizkibel hiribidea-Zubitxo sarbidea itxiko dute, lanengatik
Añarbek ur hoditeria berritzeko lanak egingo ditu inguru horretan. Hilaren 26tik abuztuaren 11ra arte itxita izanen da eremua.
Lezoko Udalak jakinarazi du Jaizkibel hiribidearen eta Zubitxo kalearen 15. zenbakiaren arteko sarbidea itxita izango dela hilaren 26tik, abuztuaren 11ra arte. Horren arrazoia da Añarbek lanak egingo dituela bertan, ur hoditeria berritzeko.
Trafikoaz gain, beste hainbat eragin izango dituzte obrek. Adibidez, eremu horretan dauden hondakinen edukiontziak tokiz aldatuko dituzte. Hala, horiek Zubitxo kaleko 6. zenbakiko eremura eramango dituzte. Aldaketaren ondorioz honako sotoetako bizilagunek hara joan beharko dute hondakinak uztera: Jaizkibel hiribideko 30, 32 eta 34 atarietakoek; eta Zubitxo kaleko 2, 4, 6, 8, 15, 17, 19 eta 21 atarietakoek.
Berritze lan horiek eragozpenak sortuko dituzte. Horregatik, udalak aldez aurretik barkamena eskatu die inguruko bizilagunei.
