Asiako Grand Prix lehiaketa irabazi du Landarbasok
Aukera handiak zituzten irabazteko behin haraino iritsita, eta lortu dute. Lehen aldia da Europako abesbatza bat heltzen dela lehiaketa handi horretara, eta Landarbasok saria ekarriko du etxera.
Landarbaso abesbatzako kideak. Irabazi dute. Abesbatzen gorenean ari diren gainontzeko sei lehiakideren artean Landarbaso abesbatza aukeratu du Asia Grand Prixeko finalaren epaimahaiak txapeldun. Munduko onenak lehiatzen dira grand prixean, eta Landarbaso izan da lehiatzeko txartela lortu duen Europako lehen abesbatza, baita saria etxera ekarri ere.
Orain ere, musikaren, eta zehazki, abesbatzen tontorrean dela erakutsi du Landarbaso abesbatzak, eta hortaz, baita Errenteria-Orereta, Gipuzkoa eta Euskal Herria. Horren atzean, mimo eta maitasun ikaragarriarekin egindako lana. Madalenak amaitzeko ginga ezin hobea Landarbasorena.
Indonesian daudela aprobetxatuta, Baliko lehiaketan parte hartuko du berriro (2019an egin zuen) Landarbasok. Hilaren 27an, osteguna, izango da hori. Hiru modalitatetan parte hartuko dute lehiaketa horretan: Musika sakroan, eusakal folklorea eta abesbatza mistoetan. Lehiaketan 200 korotik gora hartuko du parte.
