[Bideoa eta argazkiak] Kukañaren ikurrina eta saria, Aitor Garciarentzat
Une gogoangarriak utzi dituzte parte hartzaileek aurten ere. Ehunka ikusle bildu ziren Oiartzun ibaiaren bi aldeetara parte hartzaileen balentriekin gozatzeko.
Aitor Garcia irabazlea, kukañaren momentu batean. Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu atzokoan, baina ez zen traba izan Oiartzun ibaiaren bi aldeetara mundu bat bertaratzeko. Ikusmin handia pizten du urtero Panier gunean antolatzen duten kukañak, eta aurten ere hala izan da. Hasiera 19:30ean zegoen aurreikusia, baina 20:05ak jota hasi zen.
Izan ere, Oreretako Asanblada Feministak eraso matxistak izan direla madalenen testuinguruan salatu, eta jai batzordeak, kasu horretarako indarrean duen protokoloa jarri zuen martxan. Horren arabera, jai egitarauaren barruan antolatutako ekintzak tarte batez bertan behera uzten dituzte; Zortzietan zuen deitua elkarretaratzera Oreretako Asanblada Feministak Foru plazan puntu morearen parean, eta ehunka herritarrek egin zuten bat.
Bederatzi parte hartzaile izan ziren atzoko kukaña horretan: Aitor Garcia, Ibon Basterrika, Nahia Vicente, Itoitz Salaberria, Aiuri Garrido, Bittor Albarez, Jon Aguado, Iker Hurtado eta Mikel Rubio.
Behin eta berriz saiatu ziren ikurrina jasotzen, baina Aitor Garciak baina ez zuen lortu; ez behin gainera, bi alditan, baizik, eta bera izan zen atzoko irabazlea. Irabazle bakarra, baina, une gogoangarriak denek utzi zituzten ikusleen gozamenerako; baita aurkezle lanetan bikaina den Borja Arbelaitzek ere.
Ondoko bideoa, antolakuntzak egindakoa da.
