Eraso matxista gehiago salatu ditu asanblada feministak
Bart eraso matxista gehiago izan direla jaien testuinguruan salatu du gaur Oreretako Asanblada Feministak.
Atzo herritar ugari batu ziren elkarretaratzera eraso matxistak salatzeko. Berriro. Jaien testuin guruan izandako eraso matxistak salatzeko elkarretaratze jendetsutik ordu batzuk baino ez direnean pasa, berriz ere salatu du Oreretako Asanblada Feministak, bart sexu eraso gehiagoren berri izan dutela. Sare sozialen bidez salatzen ari dira eraso horiek: “Bart berriz ere ibili dira babosoak emakumeak intimidatzen”.
Aski dela esan du Oreretako Asanblada Feminista. Erasoak salatzeko sare sozialak baliatzeaz gain, herrian barrena kartelak jarriko dituzte. Halaber, halako kasuetarako jai batzordeak indarrean duen protokoloaren barruan, egiten diren ekintzetan eraso matxista horien berri emango dute gaur eragileek, eta salatu.
