Giro paregabea eta jendetza Agustina Otaola pilotalekuan
Eskuz Binakako Zuloaga oroitaldiaren eta Palako Joakin Etxeberria oroitaldiaren finalak jokatu dituzte.
J. A Zuloaga Eskuz Binakako oroitaldiaren finala jokatu zen pasa den larunbatean. Promesetan Apaolaza-Peñalver bikotea Rekalde-Bernaola baino gehiago izan zen eta 22-19 bkatu zuten partida. Elite mailako finalean, berriz, Labaka-aranguren bikotea De la Fuente-Bergera bikotearen kontra aritu zen eta bigarrenak 15-22 irabazi zuten.
Apaolaza eta De la Fuente izan ziren Alkartasuna eta Ondarra elkarteek antolatzen duten oroitaldiaren finalaren pilotari onenak.
EPLE Errenteriako Pilotaren Lagunen Elkarteak antolatutako Joakin Etxeberria Pala Oroitaldiaren finalak hilaren 24an jokatu zituzten. Larruzko paletan Kadete eta Jubenil mailetan Lasa-Garikano bikoteak ez zuen lortu Eguzkitza-Bonhomme bikotea garaitzerik, 25-35 bukatu zuten partida.
Larruzko Paleta Nagusian berriz, Irastorza eta Rubenek ez zuten lortu Zumeta eta abel garaitzea; 32-35 bukatu zuten partida.
Finaleko pilotaririk onenak Bonhomme eta Zumeta izan ziren.