Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaHirigintza

16.000 metro koadroko terraza berria du lonjak; "eta barrukoa?"

Txanponaren bi aldeak agerian izan dira gaur lonjaren estalki berriaren aurkezpenean. Goian, plaza berde berria; behean, langileen protesta.

16.222 metro koadro ditu lonja gaineko plaza berriak.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/07/28

Pasaiako Portuko Agintaritzak (PPA) prentsaurrekoa deitu du gaur goizean San Pedroko lonjaren estalkian egin duten 16.222 metro koadroko plaza berria ofizialki aurkezteko, 10 urtetik gorako urbanizazio lanak burututzat emanez. Gazi-gozoa izan da, ordea, inaugurazio ekitaldia, plazaren goialdean zeudenek obren bukaeraren berri ematen zuten bitartean, PPAko Langileen Batzordeko kideak behealdean baitzeuden ekitaldiaren itxurakeria salatuz, “kanpoaldea amaitzeaz arduratu baitira soilik, barrualdea, lantokia dena, ez baita gauzatu”.

Ekitaldian izan dira, besteak beste, Teo Alberro, Pasaiako alkatea; Joakin Telleria, PPAko presidentea; Alvaro Rodriguez, Estatuko Portuetako presidentea; Eider Mendoza, Gipuzkoako Diputatu Nagusia; Denis Itxaso, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria; Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua eta Azahara Dominguez, Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako Foru Diputatua.

Hurrengo urtetik aurrera Pasaiako Udala arduratuko da 2,4 milioi euroko kostua izan duen espazio berri horren mantenu lanez. Alberro asebete mintzatu da: “Urteak zain egon ondoren, gaur esan dezakegu erabilera publikorako espazio berri bat ireki dela, portu-hiri elkarbizitza sustatuko duena eta aurrerapen handia ekarriko duena zentzu horretan”. Bertaratutako erakunde guztiei dei egin die bide horren alde lan egiten jarrai dezaten, Pasaiako herritarrek eta “Pasaiako herriak merezi baitute”.

Batak bestearen atzetik hartu dute hitza gaurkoan aipaturiko kargudunetako gehienek, era batean edo bestean nabarmenduz lonjako obraren proiektua “mugarri garrantzitsua” izanen dela portuaren eta herriaren arteko harremana eta bizikidetza estutzeko. Haatik, aipamenik ez diete egin behealdean protestan ari ziren langileei. Bertan, pankarta eskutan, behin eta birritan exijitu dute bigarren fasearen bukaera, eta orain dela hilabete asko aurrera eramaten ari diren borroka ere aldarrikatu dute, portuaren pribatizazioaren kontrakoa.

Eremu berdea eta jolasgune bat
Esan bezala, 16.000tik gora metro koadro ditu terraza berriak. Paseorako eremua, bankuak, itzalguneren bat, lorategia eta haur parke bat ere baditu. Estalkiko lanak ia bukatuta badaude ere, Esnabide kalerantz doan eremua oraindik obretan da [ikus beheko argazkiak]. Asmoa da, horiek burutzean, kale nagusi horretako oinezkoentzako espaloia lehen zena baino zabalagoa bihurtzea.

2020tik hona 4 milioi euro inguru inbertitu dituzte espazio horretan PPAk, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak. Gaurko kargudunek adierazitakoaren arabera, behin Esnabideko lanak eginda, bukatuta izango da 2011n hasi zen proiektua, San Pedron Lonja berri bat eraikitzea helburu zuena. Bestelakoa da, baina, azpiegitura horren barnealdean egunero lan egiten dutenen diskurtsoa.

Barrukoak
“Lonjaren estalkiaren inaugurazioan parte hartzen ari gara. Emanaldi honek bizi-kalitate hobea ekarriko die pasaitarrei, eta badiako eta portuko begiratoki ezin hobea bisitari guztiei. Kosta da, baina lortu da; eta pozten gara horregatik”, mintzatu da Joxerra Zapirain (LAB), Pasaiako Portu Agintaritzako Langile Batzordearen izenean.

Lonjako harmailetatik herrira begira, Ertzaintzaren bizpahiru patruilaren ikuskaritzapean, salatu dute PPAko zuzendaritzak “moral bikoitza duela”.

Jakina denez, 2011n hasi zen Lonja berriaren obra, eta lehen aurreikuspena obrekin 2014an bukatzea zen. Azkenean, gaur eman dituzte horiek bukatutzat, “nahiz eta San Pedrorako sarbidea hondakindegi moduan eta aurreikusi baino bederatzi urte gehiagoz obretan izan”. Hori ez da, baina, gehien larritzen dituena. Kezka nagusia lonjaren barnealdearen egoeragatik adierazi dute, fatxada apaindu bai, baina eguneroko lantokia dena eta bigarren fase batean egitea aurreikusi zena ez baita lizitatu.

“Eraikinaren erdia barrutik hutsik dago, eta beste erdian egiten ari da lana”, salatu dute, “langileentzako eta erabiltzaileentzako baldintza penagarrietan”. Leku fisiko nahiko ez dutenez, batzuetan enkanteak eta arrainaren banaketak aparkalekuan egin behar izaten dituzte. Horrez gain, enpresa manipulatzaileek moduluak partekatu behar izaten dituzte espazio faltagatik, eta bulegoetako langileak luzaroan izan dira obrako kontainerretan lanean, aldagelarik gabe eta, gaitzetsi dutenez, leku nahikorik gabe.

“Eta oraindik ere jarduera zifra positiboetan mantentzen da. Non dago pertsona eta enpresa horiekiko aitortza eta errespetua?”. Plantilla abusu egoeran lanean ari dela ere ziurtatu dute gaurkoan. “Oso polita kontinentea, baina edukia laneko, osasuneko eta merkataritzako prekarietez beteta dago”.

Irailaren 7an epaiketa du langile batzordeak, lanorduak direla-eta, PPAko zuzendaritzaren kontra jarritako salaketa bat argitzeko. Gatazkari buruzko xehetasunak hemen irakur daitezke.

San Pedroko lonja, terrazaren inaugurazioa

Erlazionatutako edukiaEusko Legebiltzarrera jo dute portuko langileek
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.