D belaunaldira batzeko deia
Unete a la generacion D kanpainak Errenteria-Orereta bisitatuko du abuztuaren 1etik 3ra bitartean. Gaitasun digitalen gaineko kanpaina da.
Unete a la generacion D kanpainak Errenteria-Orereta bisitatuko du abuztuaren 1etik 3ra bitartean. Gaitasun digitalen gaineko kanpaina da, herritarren eten digitala murriztea helburu duena. Espainiako estatuko Gobernuaren kanpaina da: “Publiko objektiboa 50 urtetik gorako pertsonak, jubilatuak, etxeko andreak , iraupen luzeko langabeak, etorkinak, baztertzeko arriskuan dauden biztanleak dira”.
Autobus bat izango da Zumardian asteartean 17:00etatik 20:30era eta asteazken eta ostegunean, 12:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:30era. Tailerrak egingo dituzte bertan, ordubeteko iraupena izango dute eta gehienez 20 pertsona arituko dira batera. Horren harira, tailerrak doakoak badira ere, aurrez hitzordua hartzeko eskatu dute. Horretarako, 900 10 14 93 telefono zenbakira deitu edota posta elektronikora mezua bidali behar da.