Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Dultzaina doinuak nonahi belarriak goxatzeko

Oidultz elkarteko dultzaineroak xanistebanetan bazterrak girotzen ibiliko dira. Erronka bat dute, gazteak taldera erakartzea. Herritik kanpo ere arituko dira, Pasai Donibanen eta Goizuetan tarteko.

oidultz Oidultzeko dultzaineroek xanistebanak ez ezik, beste hainbat txoko ere girotuko dituzte uda honetan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Oiartzun
2023/07/28

Dultzaina doinuek ez dute hutsik egingo xanistebanetan. Altzibar eta Iturriotzen izango dira Oidultz elkarteko kideak abuztuaren 2an, eta 4an, berriz, plaza girotuko dute.

Garrantzia eman dio elkarteko lehendakari Lorena Zalakain Lopezek 2an Aiton Etxen egingo duten emanaldiari: «Geldialdia egiten dugu bertan, beraien gustuko abestiak jotzeko».

2017an sortua, 23 bazkide ditu Oidultzek, Soinueneko ikasleak izandakoak denak, eta anitza da taldea adinari erreparatuta: «Gazteenek 8 eta 16 urte artean dituzte, eta helduenak 70. Oiartzuarrak, errenteriarrak, donostiarrak eta lezoar bat ere badago tartean».

Ez dutela gazteak taldera erakartzea lortzen dio, eta erronka bihurtu zaie hori: «Hernanin eta Tolosan gazte talde politak osatu dituzte, Oiartzunen, berriz, gazteak falta zaizkigu. Izena ematen duten denak adinekoak dira. Oraintxe bertan taldean ditugun bi gazteenak danbor jotzaileak dira, eta ni naiz dultzaina jotzaile gazteena, 45 urterekin».

Dultzainak zer duen berezia galdetuta, musika tresna «erosoa» dela esan du Zalakainek: «Bolumena du, eta beraz, erraz entzuten da; horrek ere badu bere pega, batzuetan altuegia da bolumena. Eskusoinua ere jotzen dut, baina hori ezin dut mendira eraman. Dultzaina bai, motxilan sartuta».

Konstantzia, beharrezkoa

Jotzen zaila den galdetuta ezetz dio oiartzuarrak. «Konstantzia behar da, hori bai. Aste batetik bestera ez badut jotzen, muturrak txikitzen ditut jotzerakoan berriz ere, eta ezin dut lau kantu baino gehiagorekin. Jarraipena eskatzen du, maiz jo beharra, baina zaila ez da».

Herritik ere ateratzen dira dultzaina doinu ederrak batera eta bestera eramateko: «Lezoko mendekoste eta santakrutzetan joatzen dugu diana, igandean Pasai Donibanera joango gara, eta abuztuaren 12an, berriz, Goizuetako jaietara. Horiek hitzordu finkoak dira jada».

Urrutiena, berriz, Torroella del Montgri (Girona, Katalunia) heldu dira: «Guardian (Araba) egiten den dultzainero topaketan parte hartzen dugu, eta han ezagutu genuen herri horretako talde bat. Ihoteetan Oiartzunen izan ziren, eta iaz, gu izan ginen euren herrian. Zoragarria izan zen esperientzia, gure oso estilokoak direlako, talde herrikoia».

Sinistuta dago herrian bere lekua hartu duela dultzainak: «Auzo guztietako festetan jotzen dugu eta kontuan hartzen gaituzte». Elkarteak ateak parez pare zabalik dituela esan du lehendakariak, «dultzaina jo nahi duen ororentzat»

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.