Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Erreportajea] 75 urte pedalei eragiten Oiartzunen

Abuztuaren 6an 23 urtez azpiko eta Elite Mailako txirrindularien Xanisteban Saria Txomin Perurenaren Oroimenezkoa lasterketa lehiatuko da, 10:00etatik aurrera. 75. ekitaldia izango da aurtengoa, eta berritasunekin dator.

Mikel Del Val Garcia
Oiartzun
2023/07/28

Abuztuaren 6an, xanistebanen barruan, Oiartzunen mitikoa bihurtu den txirrindularitza lasterketa lehiatuko da. Xanisteban Saria lasterketaren 75. ekitaldia izango da aurtengoa, bide luzea egin duen seinale. Sona handia du udako lasterketen egutegian, eta aurten, berritasunekin dator.

Lehen aldaketa nabarmena antolakuntzan eman da. Orain arte Lartaun Zikloturista Elkarteak kudeatutako lasterketa Oarsoaldeko Txirrindularitza Elkarteak (OTXE) antolatuko du aurten lehenengoz. Mikel Astarloza OTXEko kide da, eta lasterketa beregain hartzearen arrazoiak plazaratu ditu: «Lartaun Zikloturista Elkarteko kideek hots egin ziguten esanez urte asko zeramatzatela lasterketa antolatzen eta nekatuak zeudela, errelebo bila zebiltzala. OTXE aukerarik egokiena zela iruditu zitzaien, eta haien lekukoa hartzea erabaki dugu. Lasterketak 75 urte beteko ditu aurten, pentsa zer-nolako historia duen. Horrenbesteko historia duen lasterketa bat ezin da galtzen utzi, bultzadatxo bat eman behar zaio».

Lasterketan aldaketak sartu badituzte ere, Lartaunek hasitako bideari jarraipena eman dio OTXEk, eta orain arte egin duten lana goraipatu du Astarlozak: «Oso erraz utzi digute dena. Txosten guztiak eman dizkigute beraien lan ildoak ondo azalduta, eta hain ondo egin duten horri jarraipena ematen saiatu gara».

Bigarren berritasuna izen aldaketa izan da, eta Xanisteban Saria Txomin Perurenaren Oroimenezkoa izena jasoko du lasterketak hemendik aurrera. Txomin Perurena Oiartzunen jaiotako txirrindularia izan zen, eta aurtengo ekainean zendu da. Txirrindularitza profesionalean ibilbide loriatsua osatu zuen, eta bere figura errekonozitu nahi izan du OTXEk probaren izen aldaketarekin: «Zoritxarrez aurten zendu da Txomin Perurena. Oiartzunek eta Euskal Herriak izan duten txirrindulari handiena izan dela esango nuke. 158 garaipen lortu zituen profesional gisa eta oso maitatua izan zen bai herrian, baita Euskal Herrian ere. Zalantzarik ez genuen izan Txomin omentzeko, hark beti esaten zuen oiartzuar peto-petoa zela. Uste dut Txomin Perurenaren Oroimenezkoa izena hartzea dagokiola Oiartzungo lasterketari». Izena eskaintzeaz gain, probaren sari banaketan Perurena omenduko dutela baietsi du Astarlozak.

Azkenik, ibilbidean aldaketak sartu dituzte, eta txirrindulariek osatu beharko duten bidea «gogorragoa» izango dela aurreratu du Astarlozak. Lasterketa 10:00etan irtengo da, 150 txirrindulari ingururekin. Lasterkariek 113 kilometroko ibilbide gogorrari egin beharko diote aurre, eta zazpi itzuliko zirkuitu bat osatu beharko dute.

Azken hiru itzuliak, «gogorrak»

Zirkuituko lehen lau itzuliak «gorabeheratsuak» badira ere, Astarlozak aitortu du ez direla «bereziki gogorrak». Lasterketaren lehen lau itzuli horietan Perurenatik igo, Zamalbidetik jaitsi, eta Oiartzungo saihesbidetik Fortalezako bidea egingo dute.

Azken hiru itzuliak, ordea, «gogorragoak» dira aurten sartu duten berritasunagatik: Trekuko bidea. «Gurutzera ateratzen den Trekuko maldak oso gogorra den kilometro bat du, eta azken hiru itzulietan igoera hori sartzearen arrazoia da lasterketa txikitzea», esan du Astarlozak ibilbide aldaketaren gainean. Lasterketa txikitzean, txirrindulariak Done Eztebe plazako helmugara «talde txiki batean edo banaka» iritsiko direla iragarri du OTXEko kideak.

Oiartzunen lehiatuko den pelotoiak hogei talde eta 150 txirrindulari inguru izango dituela aurreratu du Astarlozak, eta parte hartzaileak 23 urtez azpikoak eta Elite Mailakoak dira. «Euskal Herriko ziklista onenak» espero dituztela zehaztu du OTXEko kideak, baina Frantziatik eta Espainiatik ere taldeak etorriko direla gaineratu du. Oiartzunen «profesionaletara jauzia emateko esperantzak» dituzten txirrindulariak lehiatzen direla esan du Astarlozak, eta antolakuntzako kideak argi du zein den haien egitekoa: «Gure lana izango da lasterketa ahalik eta ondoen antolatzea, beraiek egiten duten hori ondo eta gustura egin dezaten».

Lasterketa errealitatea bada ere, berau antolatzeko babesleen laguntza «ezinbestekoa» dela esan du Astarlozak, eta eskerrak eman dizkie egiten duten «esfortzuagatik». Antolakuntzako lantalde nagusian sei pertsona badaude ere, 100 boluntario inguru izango dituzte lasterketaren egunean. Horien lana ere bistaratu nahi du OTXEko kideak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.