Udako ordutegiarekin ari dira Altzate igerilekuan
Irailaren 10era arte izango du udako ordutegia herriko igerilekuak. Berdegunea eta ur jolasen eremua ordura arte zabalik dira.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/07/lezo-altzate-berdegunea.png)
Altzate igerilekuan udako ordutegia izango dute indarrean irailaren 10era arte, beraz, ordura arte erabil daiteke kanpoaldeko belardia nahiz ur jolasen eremua.
Astegunetan 08:15etik 21:00etara da zabalik, eta asteburu nahiz jaiegunetan 09:30etik 21:00ak arte.
Altzaten nahiz Bekoerrota kiroldegian hainbat jarduera prestatu ditu udarako BPXport Lezo kirol guneen kudeatzaileak. Horien berri haien sare sozialen bidez izan daiteke.