Zubitxo eta Arretxene kaleetako argiteriaren arazoa konpondu nahian ari da udala
Udal langileak arazoari konponbidea emateko lanean ari dira. Inguruko bizilagunei barkamena eskatu die udal erakundeak.
Zubitxo kaleko hainbat sototako eta Arretxene kalean kaleko argiteriarekin arazoak izaten ari dira. Horren berri badu Lezoko Udalak, eta jakinarazi du lanean ari dela arazo horiek konpontzeko. Azken bi astetan zeregin horretan ari dira udal langileak.
Arazoari konponbidea eman bitartean, eremu horietako biztanleei sortu diren eragozpenengatik barkamena eskatu die udalak.