Santakrutzak, irailaren 13tik 17ra
Asteartez hasi eta igandearekin bukatuko dira Lezoko bigarren festak. Egitarauaren gaineko xehetasunak aurrerago emango dituzte.
Aurtengo Santakrutz Jaiak irailaren 13an (asteazkena da) hasi eta 17an bukatuko dira (igandearekin). Hala erabaki dute Lezoko Jai Batzordea osatzen duten eragileek. Egun handia, nola ez, irailaren 14koa izango da, Santakrutz Eguna delako eta beste askoren artean kuadrillen bazkari erraldoia egiten dutelako i14 Egunean.
Edonola ere aurrerago aurkeztuko dituzte bai udalak eta batzordekideek herriko bigarren festen gaineko xehetasun guztiak.