Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Agur esan dio Landarbasok Baliri, euskal musikan historia eginda

Errenteriar abesbatzak Grand Prix sari nagusia, lau garaikur eta hiru urrezko domina ekarriko ditu etxera. Orain, turismoaz gozatzera.

Motxila bete sari bueltatuko dira etxera.
Olaia Gerendiain
Errenteria-Orereta
2023/08/01

Landarbaso Abesbatzak Bali uhartea utzi du, inoizko garaikurrik garrantzitsuena poltsikoratuta: Asiako Choral Grand Prixeko garaipena. Ez hori bakarrik, Iñaki Tolaretxipiren abesbatzak nazioarteko beste lehiaketa handi batean hartu zuen parte larunbatean: International Bali Choir Festivaleko Grand Prixa. Azken horretan irabazi ez, baina errenteriarrek euren palmaresari beste bi lehen sari gehitu zizkioten.

Larunbateko lehiaketaren irabazlea Indonesiako Diponegoro Engineering Student Choir abesbatza izan zen. Landarbasok, baina, bi lehen sari erdietsi zituen abesbatza mistoen eta musika folklorikoaren kategorietan, eta beste hiru urrezko domina aitortu zizkieten epaileek euskal ordezkariei.

Baliko azken lehiaketa hori ez zitzaien berria Errenteria-Oreretakoei, 2019an Grand Prixa eskuratu baitzuen abesbatzak. Aurten, Rachmaninoven Bogoroditse Devo errusierazko abestiarekin eta Jancevskis letoniarraren Atsaslums lanekin lehiatu dira.

Errekonozimendu gehiago
Aipaturikoa gutxi balitz, joan den ostiralean arrakasta gehiago lortu zituzten etxekoek kategorien araberako lehiaketan. Tolaretxipiren taldea bigarren sailkatu zen musika sakratuaren modalitatean, 100etik 87,52 punturekin, irabazle italiarrengandik 1,15 puntura. Koru mistoen kategorian, non taldeak itxaropen handia zuen “bikain” gisa baloraturiko interpretazio baten ondoren, lehen postua lortu zuten, 88,20 punturekin.

Baina, zalantzarik gabe, gaueko sorpresa nagusia musika folklorikoaren modalitatean iritsi zen. Euskal tradizioa eta baserritar jantziak Asiako kultura ikusgarriaren aurka lehiatu behar ziren, eta gaueko baloraziorik altuena lortu zuten euskaldunek: 94,07 puntu. Hautaturiko lanekin, beraz, bete-betean asmatu zuten: Aritz adarrean-Kattalin, Ama begira zazu eta Akerra ikusi degu. Taldekideek baietsi dutenez, “zirrara” sortu zuten horiek epaimahaikideen artean.

Azkenik, hiru kategorietako bakoitzean 80 puntu baino gehiago lortu zituenez, Landarbaso Abesbatzak urrezko hiru domina berri jaso zituen larunbatean. Lorpen guzti horiekin, bete-beteta dakarte motxila etxera. Horren aurretik, baina, atseden hartu eta indonesiar paisaiez gozatzeko parada izango dute. Bali atzean utzi eta beste uharte batean egingo dute orain geldiunea: Javan. Egunotan zertan ibiliko diren aurreratu dute: “Herrialdeko atrakzio turistiko batzuk bisitatzera eta oraindik egun asko iraungo duen poztasun sentsazioaz gozatzera goaz”.

Erlazionatutako edukiaLandarbaso Abesbatzak ahots lorratza utzi du munduan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.