[Argazkiak] Bukatu dira Iturriozko Santiyuk
Atzoko hitzordu nagusienetakoa, Amalur Arbelaitz, Xabier Orbegozo, Olaia Ventura eta Iker Sojoren 'desafiyua'.
Bukatu dira 2023ko Iturriozko Santiyuk. Oiartzungo jairik luzeenak dira auzo horretakoak, hilaren 24an hasi eta atzo (hilak 31) bukatu ziren, tartean atsedenerako bi egun besterik ez zituztelarik izan bizilagunek.
Atzo eguerdian Amalur Arbelaitz, Xabier Orbegozo, Olaia Ventura eta Iker Sojoren arteko desafiyuak ikusle ugari batu zituen batari eta besteari animoak ematera. Horrez gain, gaztelu puzgarriak, bazkariak, tortilla txapelketako sari banaketa, eta askotariko doinuak izan ziren auzoan. Horra hor desafiyuaren atal bat eta azken asteburuak Iturriotzen utziriko zenbait une, argazkitan: