[Argazkiak] Eskuzko pasakak baditu 2023ko garaileak
Txapelketa Herrikoian, Gazteen Mailan, Iradi eta Ormaetxea garaile. Helduenean, Noble eta Aranburu. Gipuzkoakoan, Urbieta II eta Urbieta III.
Txost elkarteak antolatutako pasaka txapelketen azken txanpak eman ditu fruituak —edo zuzenago esanda, garaikur eta txapelak—. XII. Txapelketa Herrikoia bi kategoriatan lehiatu dute aurten, helduak eta gaztetxoak bereiziz. Horrez gain, Gipuzkoako Txapelketa ere izan dute jokoan egunotan Oiartzunek. Hiru lehiek badituzte garaileak.
Joan den igandean, uztailak 30, Iturriozko frontoian aritu ziren nor edo nor Iradi eta Ormaetxea Etxepare eta Etxeberriaren kontra. Gaztetxoen Mailako XII. Txapelketa Herrikoiko final horren garaile lehen bikotea izan zen, 9-5 aldearekin.
Joan den asteartean, berriz, Helduen Mailako XII. Txapelketa Herrikoia eta VIII. Gipuzkoako Txapelketa lehiatu zituzten, Kontzejupean. Txapelketa Herrikoian Mitxelena eta Azpirozek 9 tantorekin bukatu zuten partida, Noble eta Aranburu (11 puntu) ezin azpiratu. Lurraldeko mailan, berriz, honakoa emaitza: Urbieta II eta Urbieta III, 13 – Lizaso eta Maiz, 10.
Lerron goialdean, astearteko protagonisten argazkia. Behealdean, astearteko finaleko zenbait argazki (Kontzejupekoak) eta gazteen mailako finala jokatu zuten bi bikoteak, partida baino lehen eta ondoren (horiek Iturriozko frontoikoak)
.