Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaJaiak

Santakrutzetan zehar puntu morea izango da Pikukalen

Udal ordezkariak eta herriko eragileak jai berdinzaleago batzuen alde egiteko proposamen sorta eta protokoloa lantzen hasi dira.

Udal ordezkariak Gaxuxa, Piztu Lezo eta Emakume Taldeko ordezkariekin elkartu ziren joan den astean.
Olaia Gerendiain
Lezo
2023/08/02

Irailaren 13an hasi eta 17an bukatuko dira Lezoko Santakrutz Jaiak, eta horietan berdintasunaren alde egin eta festa askeagoak antolatu ahal izateko bilera izan dute udalak eta herriko eragile feministek. Hala, Eneritz Arruti, Feminismoko zinegotzia eta berdintasun teknikaria, eta Mireia Kuesta zinegotzia Gaxuxa Emakume Taldeko eta Piztu Lezoko bina ordezkarirekin eta Emakume Taldeko ordezkari batekin elkartu ziren joan den astean.

Udaleko kideek herriko jaietarako zenbait proposamen landu zituzten aurretik. Proposamen horiek bilerara eraman eta gainontzeko kideei azaldu zizkieten, elkarlanean osatu eta moldatzeko gonbidapena eginez. Horrela, besteak beste, santakrutzen aurretik ahalduntze tailerrak eskaintzea erabaki zuen mahaiak, bai adin txikikoentzat, nahiz adinez nagusientzat. Bestalde, larrialdi mahaia koordinatzeko bilera bat egingo da, eta tabernariekin ere hitzordua jarriko da berdintasunerako protokoloaren berri emateko.

Jaietan informaziorako puntu morea jarriko da Pikukalen, eta telefono zenbaki bat egongo da eskuragarri eraso matxistaren bat gertatuko balitz, biktimek aditu baten arreta zerbitzua jasotzeko aukera izan dezaten (irailaren 15ean eta 16an, 00:00etatik 06:00ak arte).

Azkenik, eragileen eta udalaren artean Lezoko herritarrei zuzenduko zaien protokoloaren lehen zirriborroa osatu dute, eraso baten aurrean nola jokatu behar den “modu zuzenean, argian, eta ulerterrazean” adieraziko duena. Santakrutzen programarekin batera etxez etxe banatuko da protokoloa, eta kartel formatuan ere eskuragarri egongo da taberna eta herriko hainbat gunetan kokatzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.