[Argazkiak] Sabelak beteta, orain dantzara!
Txiki utzi dute aurten ere Madalensoro pilotalekua Oiartzungo erretiratuek. Menuaren ginga, bazkalosteko dantzarako tartea.
Eguerdia ia-ia oskarbi joan da Oiartzunen, eta orduan hasi dira lehen adinekoak Madalensoro pilotalekura hurbiltzen, bazkari goxoa baitzuten bertan prest. Han eserita zeudela gogotik bota du, baina gehienak ez ziren ohartuko ere, zerekin gozatua izan baitzutelako barrualde horretan.
Aurten ere, ikusgarria jubilatuen bazkariko argazkia. Ehunka oiartzuar elkartu dira udalak sustaturiko eta Gazte Izanak elkarteak antolaturiko bazkariaz disfrutatzera. Done Eztebetik egin du bidea aurten ere Santamaria cateringak, eta mahaian zerbitzaturikoak jan eta edan beste lanik ez dute izan gonbidatuek.
Postreekin utzi zitu HITZAk, sabelak bete-bete. Hoberena, ordea, heltzear da: bazkalosteko dantzaldia.