Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Antzerki testu laburren lehen lehiaketa abiarazi dute Lezon

Lezoko Udalak eta Hika Teatroak martxan jarritako proiektua da. Lehen fasean sei finalista hautatuko dituzte.

Olaia Gerendiain
Lezo
2023/08/09

Hika Teatroak eta Lezoko Udalak, elkarlanean, lehen Antzerki Testu Laburren Lehiaketa antolatu dute. Proiektua antzerkigintza eta zaletasuna sustatzeko bi eragileek martxan duten Txalostean programaren aterkipean kokatzen da.

Lehiaketara aurkezten diren lan guztien artean sei aukeratuko ditu epaimahaiak, eta horien artean, gutxienez bi 35 urtetik beherako sortzaileek idatzi izana lehenetsiko da. Halaber, saritutako lauk, gutxienez, euskarazko lanak izan beharko dute. Saritutako idazleen sexuan ere parekotasuna bermatzen ahaleginduko dira antolatzaileak.

Hautaturiko sei testu finalistak bigarren fase batera pasako dira. Horretan, irakurketa dramatizatu estiloan, urriaren 7an izango den kaleko jaialdian lehiatu beharko dute batak bestearekin. Lehiaketa horretara bertaratzen diren ikusleek aukeratuko dute testu irabazlea, bozka bidez.

Lehiaketaren oinarriak
Euskal Herriko edozein biztanlek aurkez ditzake testuak. Hori egiteko epea irailaren 14ko 14:00ak arte izango da zabalik, eta testuak PDF formatuan bidali beharko dira posta elektroniko bidez.

Atxikitako PDFarekin batera, 8-10 lerro bitarteko sinopsia ere eskatu dute antolatzaileek, eta baita pertsonaietako bakoitzaren 3 lerroko deskribapena ere. Antzerki testuaren luzerari dagokionez, gutxienez 10 eta gehienez 15 minutuko iraupena izango duten antzerkien testuak jasoko dituzte. Halaber, gehienez ere bi pertsonaiak osaturiko istorioak beharko dute izan.

Sariketari edo balizko sariei buruzko xehetasunik ez du eman, oraingoz, Lezoko Udalak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.