Sinadura bilketa hasi du Trintxerpeko herritar talde batek aparkaleku arazoengatik
Adinberri eraikinaren obrak "aparkaleku arazoak" ekarri dituela salatu du herritar talde batek. Ostiraletik igandera egongo dira sinadurak biltzen Euskadi Etorbideko 15. zenbakian.
Adinberri eraikitzeko prestalanak egiten ari dira Trintxerpen, eta herritar talde batek salatu du aparkamendu arazoak ekarri dizkietela obra horiek. “Horregatik, lantalde bat sortu dugu protestak egiteko eta irekita dago kolaboratzaile izan nahi duen orori”.
Lehen urratsa sinadurak biltzea izango dela aurreratu dute. Hartara, Euskadi etorbideko 15. zenbakiaren parean jarriko dira, bihar, 17:00etatik 20:00etara; larunbatean, 10:00etatik 14:00etara; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara.
Sinadura bilketarekin lagundu nahi duen edonor egun hauetako batean jarriko duten mahaietatik pasatzeko eskatu dute, formularioak jasotzeko.
Ondoren, sinadura horiek Gipuzkoako Foru Aldundiari, Pasaiako Udalari eta Pasaiako Portu Agintaritzari bidaliko dizkietela azaldu dute.