"Udaran ere, odola behar-beharrezkoa da"
Transfusioek ez dute oporrik abuztuan. Antxoko boluntario taldeak gogorarazi du beste hiletan bezain garrantzitsua dela orain ekarpena.
Datorren asteazkenean, hilak 16, egingo dute Pasai Antxon odola emateko hurrengo saioa. Uda denaren jakitun badira ere, poltsa horiek biltzeko saioak antolatzen diharduten boluntarioek gogorarazi dute garaiotan ere, urteko gainontzeko hilabeteetan bezain garrantzitsua dela odola.
Elkartasun keinua egiteko hitzordua barrutiko anbulatorioak izango dute hala nahi dutenek. 16:30ean hasi eta, ohi bezala, 20:15a arte izango dira bertan osasun profesionalak odola biltzen.
Hilero egiten dira Antxon saioak. Uztailekoan 29 odol poltsa jaso zituzten bertan, eta horietako bakarra zen odol emaile berri batena. Adituek errepikatu dute: “Emaile berriak beharrezkoak dira naturaltasunez izaten diren bajak ordezkatzeko”. Horrez gain, gogorarazi dute transfusioek ez dutela etenik opor hilabeteetan ere. “Udaran ere, odola behar-beharrezkoa da!”.