Erretiratuen bazkariko DYA-ko langile bat eskertu dute
Eskerrak eman dituena herritar bat da eta gizon bat itota hiltzetik salbatu zuela adierazi du.
Julian deituriko herritar batek HITZAri zorion gutuntxo bat bidali dio eskerrak emateko, aurreko larunbatean Oiartzungo erretiratuen bazkarian, lanean zegoen DYA-ko langileari. Ustez, Elena du izena.
Bazkarian gizon bat ito egin zela jaten ari zelarik adierazi du herritarrak eta DYA-ko langileak hiltzetik libratu zuela baieztatu du honek. “Eskerrik asko eta zorionak”.