Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

"Erabateko berdintasuna lortzen dugun bitartean, den denok edukiko dugu erantzukizuna arlo honetan"

Eneritz Arruti eta Mireia Kuesta zinegotziak feminismoari buruz aritu dira udaleko webgunean.

Kuesta eta Arruti.
Oarso Bidasoko Hitza
Lezo
2023/08/23

Beheko elkarrizketa Lezoko Udalak bi zinegotziei egindakoa da, hitzez hitz:

Zinegotzi kargua ekainean hartu eta feminismoa sustatzeko ekimenekin hasi zineten azkar…

Eneritz Arruti: Kargua hartu eta berehala jarri genuen begirada Santakrutz jaietan, egutegiak horrela aginduta. Uda tartean genuen eta denbora gutxi geratzen zen jai giroan eman daitezkeen egoera naiz jarrera sexistak sahiesteko, eta bere kasuan, erantzuteko neurriak eta tresnak Lezoko herritarrei helarazteko.

Mireia Kuesta: Eduki dugun denbora honetan jai esparrurako honako  neurriak hartu ditugu: Autodefentsa feminista tailerra antolatzea; Protokoloa idaztea herriko eragileekin batera eta herri osoari zabalduko zaiona (tabernariekin ere landuko da); eta arreta eta salaketa zerbitzu telefonikoa aktibatzea.

Lezoko Emakumeen taldearekin, Piztu Lezorekin eta Gaxuxa elkartearekin ere elkarlana martxan jarri duzue…

Arruti: Bai, ezinbestekoa da herriko eragileekin elkarlanean aritzea, eta Lezoko Udalak arlo guztietan horrela egingo du lan, herritarrekin, eurak entzunez eta eurekin batera lan eginez. Eta, zer esanik ez feminismoaren inguruan lan egiterako orduan, zehar lerro gisa gainerako arlo guztietan eragina izango baitu.

Kuesta: Hasiera honetan aipatu diren eragileekin egin dugu harremana, baina, gurekin elkarlanean aritzeko prest dagoen edozein eragile nahiz herritarri ateak zabaltzen dizkiogu horretan jarduteko. Halaber, espero dugu, denbora gutxian elkarlan hori egikaritzeko espazioren bat martxan jarriko dugula.

Santakrutz jaien aurretik, autodefentsa feminista tailerra martxan jarriko duzue. Zertan datza eta nola sortu zen ekimen hau?

Kuesta: Aurretik aipatu dugun moduan garrantzitsua iruditzen zaigu Lezoko emakumeek jai giroan jasan ditzaketen egoera nahiz jarrera sexistei erantzuteko nahikoa tresna edukitzea, eta horretarako tailer hau jaien aurretik eskaintzea beharrezko ikusi genuen feminismoko teknikariarekin egin genuen lehenengo bileran.

Arruti: Tailerrak bi helburu nagusi ditu: Bata, emakumeok pairatzen ditugun indarkeriazko bizipenak partekatu eta hainbat beldur eta emozioei buruz elkarren artean hitz egitea, horretarako gune aske eta egokia eskainiz. Bestea, hainbat indarkeria egoera eta eraso mota identifikatzea eta erasoei aurre egiteko estrategiak lantzea, norbanakoak eraiki beharrekoak, nahiz kolektiboki eraiki beharrekoak.

Zer egin behar dute interesdunek parte hartzeko? Zein da prezioa?

Arruti: Autodefentsa feminista tailerrean izena emateko epea zabalik egongo da abuztuaren 31era arte. Izena emateko bi aukera daude: udaletxeko herritarren harrera zerbitzura joan eta eskura dagoen inprimakia beteta, edo online bidez, Lezoko Udaleko web orrian dagoen loturan sartuta.

Kuesta: Tailerra doakoa da, bai adin txikikoentzat, eta baita adinez nagusiak direnentzat ere.

Nola animatuko zenituzkete tailerrean parte hartu nahi duten emakume lezoarrak, baina, lotsagatik edo beldurragatik zalantza egiten dutenak?

Kuesta: Lotsa eta beldur horiek alde batera utzi eta tailerrean parte hartzera animatzen ditugu, noski. Tailerrean informazioa, hainbat erasori erantzuteko tresnak eta elkarren arteko babesa jasoko dituzte. Gainera, zenbat eta emakume gehiagoren bizipenak eta sentimenduak jaso, are eta aberatsagoa izango da tailerra. Espazio libre, lasai eta berdina izango da.

Arruti: Bereziki dei egiten diegu gazteei, eta hauen gurasoei, izan ere, tailer berezia egin dugu 12-17 urte bitarteko emakumeei zuzendua, uste dugulako bereziki zaurgarriak izan daitezkeela zenbait egoeren aurrean; eta, horiei erantzuteko tailerraren bitartez jasoko dituzten informazio eta tresnak euren adinera egokitutakoak izango dira.

Feminismoa zehar lerrotzat hartuko duzuela esan duzue. Asko dago egiteko Lezon?

Kuesta: Asko gustatuko litzaiguke kontrakoa esatea, baina, Lezo ez da berezia horretan. Hortaz, emakumeen eta gizonen arteko erabateko berdintasuna lortzen dugun bitartean den denok edukiko dugu erantzukizun eta zeregina arlo honetan, emakume zein gizonek. Biztanlegoaren erdia ez gara aske bizi gure egunerokoan. Emakume izate hutsagatik hainbat eraso sufritzen ditugu, baita erailketak ere. Erailketak dira bortitzenak, jakina, baina ba al dago bere egunerokoan, emakume izateagatik, erasorik sufritu ez duen emakumerik? Askatasunaren borroka dugu feminismoa. Feminismoa ez da egoera, arlo edo leku zehatz batean baino sustatu behar den ardatza. Ez da denbora tarte jakin batean landu beharrekoa. Feminismoa eremu, egoera eta arlo guztietan txertatu behar da, etengabean sustatu behar da.

Herrian martxan jarriko dituzuen hurrengo pausuak zeintzuk izango diren aurreratzeko aukera duzue?

Arruti: Egia esan oraindik ez dugu astia eduki azterketa sakona egiteko eta datozen lau urteetan hartuko ditugun erabaki, ekimen eta neurri zehatzak definitzeko. Baina argi dugu berdintasunaren aldeko pausuak emango ditugula. Herriko eragileekin elkarlanean emango ditugun pausu sendoak izango dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.