Hibaikako oinarrizko taldeak denboraldiari ekiteko prest
Klubarekin arraunean hasi nahi dutenek, hilaren 4tik aurrera jo beharko dute arraun elkartearen egoitzara astelehenetik ostiralera, 17:00etatik aurrera.
Udako oporretatik itzuli berritan lanean hasteko prest dira Hibaika Arraun Elkarteko oinarrizko taldeak. Astelehenean (irailaren 4an) hasiko dituzte entrenamenduak Haur eta Kadete Mailako arraunlariek klubak jakinarazi duenez. Bi mailetako neskak 17:00etan hasi eta 18:30era arte; bi mailetako mutilak, berriz, 17:30etik 19:00ak arte arituko dira. Entrenamendu egunak, astelehen, asteazken eta ostiralak.
Gazte Mailako arraunlariak irailaren 11n hasiko dituzte entrenamenduak.
Hibaikak ateak zabalik ditu gainera, arraunlari berrientzat. Klubarekin arraunean hasi nahi dutenek, hilaren 4tik aurrera jo beharko dute arraun elkartearen egoitzara —Itzieta-Ondartxon dagoen mataderora—, astelehenetik ostiralera eta 17:00etatik aurrera izena eman edota informazioa eskatzera.