Altamirara, festetara
Ostiraletik igandera egingo dituzte Altamirako festak, bertako auzo elkartearen ekimenez. Musika, txapelketak, gastronomia... Denetik dago.
Ostiraletik igandera, festa aroa Altamira auzoan. Altamirako Auzo Elkarteak irailaren 1etik 3ra antolatu ditu festak. Auzokideen harremanak sendotzeko eta Altamiran izaera soziala indartzeko baliatuko dituzte aurten ere jaiak, santakrutzen beroketa ariketa antzeko direnak aldi berean (jai nagusietako danborradaren entsegu orokorra irailaren 12an egingo dute, 20:00etan, Karlos Saldise plazan). “Lau hamarkada baino gehiago pasa dira Lezoko auzo hau sortu zenetik. Batzen gaituenari eutsiz, etorkizunari begira ekingo diogu”, adierazi dute jaien egitarauan.
Honakoa da, egunez egun eta orduz ordu, landu duten egitaraua:
Irailak 1, ostirala
- 17:00. Apar festa Altamirako pilotalekuan.
- 19:30. Txupinazoa Auzo Elkartearen egoitzan, eta buruhandien irteera Tomas Garbizu kaletik.
- 20:00. Sardina jatea elkartean.
- 22:00. Txiki disko festa.
- 23:30. Toka 2 La Polla taldearen kontzertua elkartean.
Irailak 2, larunbata
- 11:00. Bote txapelketa elkartean (izen emateak 10:45etik).
- 11:00. Haurrentzako jolasak pilotalekuan.
- 12:00. Patata tortilla txapelketa. Tortillak 11:30etik utz daitezke elkartean.
- 16:00. Mus txapelketa elkartean. Izen emateak 15:00etatik zabalik. 15 euro bikoteko.
- 16:30. Haurrentzako jolasak auzoko pilotalekuan.
- 19:30. Txupinazoa Auzo Elkartearen egoitzan, eta buruhandien irteera Tomas Garbizu kaletik.
- 21:30. Afari autogestionatua elkartean.
- 23:00. DJ Jesusekin dantzaldia elkartean.
Irailak 3, igandea
- 12:00. Txupinazoa elkartean.
- 12:00. Haur eta helduen danborrada. Izen emateak eta entseguak: gaur eta hilaren 31n, 19:30ean.
- Egun osoan zehar: euskal faunako hegaztien erakusketa elkartean. Hegaldiak eguraldiaren arabera egingo dituzte.
- 18:00. Ping-pong txapelketa elkartean (izen emateak 17:00ak arte). Eguraldi txarra egingo balu, futbolin txapelketa egingo lukete.
- 19:30. Txokolatada elkartean.
- 20:00. Festak bukatzeko, azken txupinazoa.