Arrantzaleen eta Tartekoen bazkarirako txartelak, salgai
Irailaren 10era arte eros daitezke txartelak, 25 euroan, Txingurrin, Tiñelun eta Arruti saltokian.
Irailaren 14koa da Lezoko Santakrutz Jaietako egun handia. Aurten ere, Arrantzale eta Tartekoen bazkari handia egingo dute, Lezo Herri Eskolako jolastoki estalian. Bazkaria 15:00etan hasiko bada ere, lehentxeago (14:30) txupinazoa izango da Gurutze Santuaren plazan.
Otordu jendetsurako txartelak jada eros daitezke, 25 euroan, Txingurrin, Tiñelun, eta Arruti saltokian. 25 euroko prezioa dute, eta irailaren 10era arte eros daitezke.