Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Gazteak herriko saltokietan nahi dituzte

Bizi Errenteria bonu kanpainaren ekitaldi berria jarriko du martxan astelehenean Errenteriako Udalak. Udalerrian erroldatuta dauden 18 eta 35 urte arteko gazteei begirakoa da.

bizi errenteria kanpaina Bonu kanpainaren bosgarren ekitaldia aurkeztu du udalak. Gazteei begirakoa da.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/08/30

Bizi Errenteria bonu kanpainaren ekitaldi berria jarriko du martxan astelehenean —irailaren 4an— Errenteriako Udalak. Berezia izango da honakoa, lehenengoz udalerrian erroldatuta dauden gazteei begirakoa izango delako, eta gainera, 5 euroko hamar bonu jasoko dituztelako. Hau da 100 euroko balioko erosketa egin baina 50 euro baino ez dituzte gastatuko, beste erdia bonuen bidez ordainduko dutelako. Bonu horien bidez hamar euroko erosketa bakoitzean bost euroko hobaria izango dute, beti ere, Bizi Errenteria kanpainari atxikitako saltokietan erosten dutenean.

Gaur eman du kanpainaren berri Errenteriako Udalak Aizpea Otaegi alkatearen ahotik. Ez da bakarrik azaldu komunikabide aurrera udal agintaria, Leire Mazizior Garapen Ekonomikorako zinegotzia, beste alderdietako —EAJ izan ezik— ordezkariak, eta kanpainaren alderdi ezinbesteko den Errenkoaldeko presidente Maika Martin, eta udalerriko hainbat establezimenduetako ordezkariekin batera aritu delako.

Kanpainaren hartzaileak Errenteria-Oreretako 18 eta 35 urte arteko gazteak, 6.888 denera. Horietako batzuk jaso dituzte dagoeneko euren buzoietan 5 euroko hobaria duten hamar bonuak, eta gainontzekoek datozen egunetan jasoko dituzte. Izan ere, astelehenean hasi —irailaren 4a— eta abenduaren 11 arte izango dituzte horiek erabiltzeko aukera Bizi Errenteria kanpainari atxikita dauden udalerriko 150 saltokietan.

Honakoa, udalak antolatuko duen bosgarren bonu kanpaina da Otaegik azaldu duen moduan, “berritasuna, gazteei zuzendutako kanpaina dela da. Horren logika berriz, gure herriko gazteen artean herrian kontsumitu eta herrian erosteko ohitura sustatzea da. Azkenean gure PERCOak, Errenteriako Merkataritza Sustatzeko Plan Bereziak erronka gisa aipatzen du gazteen artean tokikoa kontsumitzeko eta tokiko dendetan erosteko ohitura sustatzea helburu gisa eta horri ere erantzuten dio beraz. Gainera berriki azterketa bat egin dugu gazteen kontsumo ohiturak ezagutzeko, eta Merkataritza eta Ostalaritzaren aholku Kontseiluan komenigarri eta  egoki ikusi da bosgarren kanpaina hau gazteei zuzentzea. Horregatik guztiarengatik aurten planteatu dugun berritasuna”.

Azterketak emandakoaren zertzelada pare bat aipatu ditu Otaegik: Zenbat eta helduagoa orduan eta ohitura handiagoa udalerriko saltokietan erosteko, eta bestetik, erosketa ohitura berriak presenteago daudela gazteen artean helduenen artean baino.

Kanpainaren arrakastaren fokua bi alderditan kokatu du Otaegik, “batetik erabiltzaileek, bonuak jasoko dituztenek bonuak erabiltzea, eta herrian kontsumitzea, eta bestetik, interesatzen zaiguna da, bonu horiek erabiltzeko aukera ahalik eta zabalena izatea. Horretarako garrantzitsua da gure herriko merkataritza establezimenduak, ostalaritza eta zerbitzuenak Bizi Errenteria kanpainara atxikita egotea, eta horretarako ere epea zabalik dute establezimenduek”.

Dagoeneko Errenteria-Oreretako 150 establezimendutik gora egin dute bat kanpainarekin, baina oraindik ere tartea badagoela jende gehiagok izena eman dezan nabarmen jarri du alkateak, “tramite erraza da eta animatzen ditugu beraz, merkatari eta gainontzeko establezimenduak dituzten jabeak urrats hori egitera”.

Kanpainaren xedea ere bada, tokiko establezimenduei garrantzia ematea, “gure ehun ekonomikoaren garrantzia nabarmentzea, gure herriaren bizigarritasuna neurri handi batean tokiko merkataritza eta ostalaritza bizigarri baten baitan dagoelako, eta espero dugu gazteek benetan topatzea aukera bonuak behar bezala erabiltzeko. 50 euro izango dituzte, beste hainbesteko gastua egin ahalko dute, hau da 100 euroko gastua egin eta erdia finantzatua izango dute eta aukera polita izango da datozen lau hilabeteetan gure ehuna ezagutu eta bonuak aprobetxatu ditzaten”.

350.000 euroko inbertsioa

Errenterian bizi barruko bosgarren bonu kanpaina egi bihurtzeko 350.000 euroko diru poltsa bideratuko du errenteriako Udalak helburu bikoitza erdiesteko: herriaren eta herritarren suspertze ekonomikoa sustatzea eta gazteen kontsumo ohituretan eragitea. Bonuak erabilgarri direneko establezimenduen zerrenda hemen klik eginda kontsulta daiteke.

Errenkoaldeko presidenteak garrantzia eman dio gazteen kontsumoa non kokatzen den aztertzeari, “udalerriko saltokiek horiek erakartzeko zer egitea dugun aztertzeko aldi berean. Hutsunea da, eta arazo bat da, finean, beraiek dira etorkizuneko kontsumitzaileak eta beharko ditugunak herriko establezimenduak bizirik jarraituko badute. Kanpaina hau beraz, urratsa bat gehiago da  hemen, herrian eros dezaten sustatzeko. Aldi berean zer kontsumitzen duten, zer interesatzen zaien gehiago jakiteko modua ere bada zer duten faltan jakiteko. Haiengandik hurbilago egon nahi dugu”.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.