Mahai teniseko taldekako Euskadiko Txapelketa Galtzarabordan
Beraun Errenteria Irureta Iturgintza klubak antolatu du Kirol departamentuaren laguntzarekin.
Mahai Teniseko Taldekako Euskadiko Kopa jokatuko dute larunbatean Galtzarabordako kiroldegian. Egun osokoa izango da, 09:00etatik 20:00etara eta sarrera doakoa da.
Beraun Errenteria Irureta Iturgintza klubak antolatu du Udal Kirol sailaren laguntzarekin. 2012an sortu zen kluba, gaur egun 40 bazkide ditu 8 eta 75 urte artekoak eta Cristobal Gamon ikastetxeko gimnasioan egiten dituzte entrenamenduak.
Errenteriako Udalak herritar guztiak animatu ditu txapelketara bertaratu eta kirol horrekin gozatzera: “Txapelketarekin Oarsoaldean kirol hori bistaratzea eta bertako harrobia sustatzea da helburua”.