Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Estalki berria Fanderiako igerilekuarentzat

Irailaren 11n hasiko ditu lanak udalak eta 20 asteko epea beharko dutela amaitzeko aurreikusi du.

Fanderiako igerilekuko estalki mugikorra.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/08/31

Fanderiako Igerilekuak egun duen estalki mugikorra osorik aldatzea erabaki du Errenteriako Udalak arrisku egoerak saihestu eta instalazioen segurtasuna mantentzeko. Estalki mugikorraren gaineko txostena egin ondoren hartu du erabakia. Hala, jakinarazi duenez, irailaren 11n hasiko ditu lanak estalki hori ordezkatzeko eta berria jarri bitartean 20 aste beharko dituela ere aurreikusi du. Inbertsioa, 700.000 eurokoa izango da.

Irailaren 11n hasi eta 25ean amaituko den instalazioaren urteroko geldialdi teknikoa bukatu ondoren, beraz, kiroldegiak ateak irekiko ditu, baina igerilekua eta hidroterapia eremuak ez dira erabilgarri izango. Bai ordea, gimnasioa, jarduera aretoa, eta padel pistak. horien ordutegia lanegunetan 07:000etatik 22:00etara izango da, larunbatetan 09:00etatik 21:30era eta igande zein jai egunetan, 09:00etatik 14:00etara.

Erabiltzaileei gogorarazi die Galtzaraborda kiroldegia zabalik izango dela ohiko ordutegian igerileku eta muskulazio gela zerbitzuak eskainiz.

Prezio konpentsazioak

Egoeraren harira, erabiltzaileek, zein igeriketako ikasleek kirol instalazioen harreran hainbat aukera eskatu ahalko dituzte. Honakoak:Fanderiako igeriketa ikastaroetan plaza bat  ordaindu edo erreserbatu duten ikasleek  Galtzarabordan libre dauden plazak kontsultatu eta ikastaroa bertan egitea eska dezakete; plaza erreserba eskatzea igerilekua berriro ireki eta Fanderiako ikastaroak berriz ere hasi arte; erreserba itzultzeko eskatzea plaza galduz.

Abonuak erabiltzeko eszedentzia eska dezakete berriz, hilean behin ordaintzen duten pertsonek, hau da, ordainketak etetea Fanderiako igerilekua berriz ere ireki arte.

Urteko ordainketa egiten duten erabiltzaileek, bai igerilekuan bai ordainketa orokorrekoak, urteko kobrantza luzatzeko eskatu ahalko dute, irailaren 25etik harik eta zerbitzua martxan jarri arte. Bi kasuetan abonatuek ez dute matrikularen zenbatekoa galduko.

Kuotan baja ematea izango da beste aukera. Kasu horretan, urteko ordainketa duten pertsonek kuotaren zati proportzionala itzultzea eska dezakete itxiera egunetik. Baja emanez gero, ez da matrikularen zenbatekoa galduko.

Errenteriako Udalak eskerrak eman dizkie erabiltzaile guztiei “ulerkorrak izateagatik”.

Informazio gehiago jaso nahi dutenek Galtzarabordako kiroldegiko 943 44 96 90 edo Fanderiako kiroldegiko 943 34 44 23 telefono zenbakietara dei dezakete.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.