Kuadrillategin izena eman daiteke
Urriaren 6an hasiko dira saioak, Errenteria-Oreretan, Pasaian, Oiartzunen eta Lezon.
Zabalik da Kuadrillategin izena emateko epea Oarsoaldeko lau herrietan. Lezon, Errenteria-Oreretan eta Pasaian DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH 4ko ikasleek izango dute izena emateko aukera; Oiartzunen, berriz, DBH 1 eta DBH 2 mailakoek.
Lezon eta Pasaian, gainera, Faktoria izeneko saioak egingo dituzte batxilergo ikasleei begira.
Izena emateko epea irailaren 22ra arte izango da zabalik Lezo, Pasaia eta Oiartzunen, eta irailaren 30era arte Errenteria-Oreretaren kasuan.
Kuadrillategiren barruan euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten kuadrillan, denen artean prestatutako eta adostutako ekintzak egiten dituzte: irteera bereziak, egun pasak, asteburu pasak, eta beste herrietako gazteekin elkartzen dira. Izena eman nahi dutenek beren ikastetxeetan egin behar dute, edo etxetik bertatik horretarako hemen klik eginda .
Saioak lau herrietan urriaren 6an hasiko dira. Euskaraz ongi pasa nahi duten gazte guztiak animatu ditu Oarsoarrak Komunitateak.