Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Lezoko gobernu taldeak hainbat udal zerga igotzea proposatu du

Ostegunean egitekoa den udalbatzarrean aztertuko dituzte neurriak. Bizitzaren garestitzeak eta diru bilketak bat etorri behar dutela uste dute.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/09/26

Lezoko udal gobernu taldeak, EH Bilduk osatutakoa, 2024ko udal zergetan hainbat igoera proposatu ditu. Horiek ostegunean egitekoa den udalbatzarrean aztertuko dituzte, beste gai batzuekin batera. Igoera horiek proposatzeko oinarrian izan dute azken urteetako bizitzaren garestitzea, eta udalaren zerga bidezko diru bilketa ez direla bat etorri. “Hala egin ezean, udalak ematen dituen zerbitzuak kalitate maila jaisten joango dira”, esan dute gobernukideek.

Hala, ia zerga guztietan KPIaren araberako igoera proposatuko du udal gobernuak biharko udalbatzarrean, “baina aldi berean, eragin gehien duten zerga eta tasak xeheago aztertu dira, horietan hartu beharreko neurriak zehazteko”. Gainera, zergen progresibotasuna landu du gobernu taldeak: “Gehien daukatenek gehiago eman dezaten, aberastasunaren birbanaketa justuago baten mesedetan. Udal zergen kasuan, hori hobarien bidez landu behar da, gutxienen dutenei hobarien bidez gutxiago eskatzeko neurriak hartuz. Helburu horrekin, errenta mailan oinarritutako hobari sistema garatuko dugu, aurten lehen pausoak ematen hasiko gara. Horretarako, bizikidetza-unitatearen errentaren araberako hobari bat aplikatzea proposatu dugu uraren, estolderiaren eta hondakin-bilketaren tasetan”.

Irizpide orokorra zergak KPIaren aranera igotzea bada ere, badaude salbuespenak. Honakoak dira:

  • Ibilgailuen gaineko zergari dagokionez, Lezoko zergak beste herrietako zergen azpitik daudela ikusi du gobernu taldeak, eta azken urteotan izoztuta egon dira. Hortaz, zerga hau, KPIaren arabera, %2,6 igotzea proposatu dute.
  • Ondasun Higiezinen Gaineko zergari dagokionez, katastroaren igoerak eragina izan dezakeela aurreikusi da. Hain zuzen, %2,5eko igoera izan daitekeela ohartarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. “Gauzak horrela, eta zergaren igoerak kostu handiegia ekarri dezakeelakoan, igoerarik ez aplikatzea proposatu dugu”.
  • “Ura eta estolderiaren kasuan, zerbitzua defizitarioa dela ikusi dugu. Azken urteotan tasak izozteak sakondu duen defizita. Defizit horri buelta ematen hasi behar zaiola uste dugu. Tasa honi lotuta, kostu finkoa inguruko herriena baino dezente handiagoa dugula ikusi dugu, eta alderantziz, kontsumoari lotutako urari dagokionez. Beraz, kontsumoaren araberako zerga izatearen logikan, alegia, gehiago kontsumitzen duenak gehiago ordaindu behar lukeela ulertuta, kasu honetan, kostu finkoa bere horretan uztea eta kontsumoari lotutako tasa %2,6 handitzea proposatu dugu”.
  • Hondakin bilketaren kasuan, egungo tasek zerbitzu horren kostuaren %60a soilik estaltzen dute udal gobernuaren arabera. “Ezinbestekoa da urtez urte zerbitzu honek sortzen duen defizita murrizten joatea. Hortaz, kasu honetan, igoera handiagoa izatea, zehazki, %5ekoa beharrezkoa iruditzen zaigu”.

Gobernuko kideek adierazi dute hainbat urtez izoztuta izan direla udal zergak “Bien bitartean, 2020tik %11 igo da KPI, eta prezioak igo deiren neurrian, gure zerbitzuak defizita pilatzen joan dira”. Defizita pilatu duten zerbitzuen artean hondakinen bilketarena, eta ur eta estolderiarena aipatu dituzte: “Horietan defizit maila txikitzen joatea lehentasunezko zeregina da. Are gehiago kontuan hartzen badugu gure iazko aurrekontuen ia %70a pertsonalaren eta ondasun zein zerbitzuetako gastu finkoek osatutakoa zela. Beraz, aurrekontuaren %30 soilik izan dugu eskuragarri gainerako politika publikoak eta inbertsioak gauzatu ahal izateko. Ezin dugu atzeratu herriko zerga ordenantzak eguneratzeko erabakia. Baina, aldi berean, ezin dugu igoera hori progresibitatea bermatzeko neurririk gabe aplikatu”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.