2023/9

[Argazkiak] Erriola porturatzeko, dena prest

Biharko Kilometroetarako koloretsu jarri da herria, lau gune nagusiak ederki apainduta esnatuko dira bihar. Azken ukituak egiteko eguna izaten ari da gaurkoa.

[Argazkiak] 1366. urtera itzuli da Oiartzun

Dozenaka lagun gerturatu dira Erdi Aroko lehen ekitaldira, denetik izan da. Egun batez, garai hartako Nafarroako Erresumara itzuli dira oiartzuarrak.

Agintaldiko lehen ehun egunetako balorazioa egin du gobernuak

EH Bildu eta Podemosek agerraldia egin dute, 'kortesiazko' epea igarota, egindako lanaren eta aurreragoko konpromisoen berri emateko.

Enplegu planen barruan 78 lan kontratu sustatuko ditu udalak

Oarsoaldearentzat ona bezain pozgarria den datu bat zabaldu du Otaegik, langabeziari dagokionean inoizko daturik hoberenetan dago eskualdea.

KILOMETROAK 23

[Argazkiekin] Ederra izan da bidea

2022ko urrian hartu zuen Ibarrako ikastolaren lekukoa Orereta Ikastolak. Ordutik ia-ia, etziko festarako bidea egiteko hainbat ekitaldi antolatu dira.

Eduki babestua

Euskararen lan-mahai berria: gazteengandik, gazteentzako

Euskarazko kultur eskaintza sustatzeko taldea osatu dute Pasaiako Udalak eta Antxoko gazte taldeek. Asmoa da beste barrutiak ere egitasmora batzea, gazteen zaletasunei erantzun zabala emateko.

KILOMETROAK 23. NAROA PEREZ CORTAJARENA. KILOMETROEN KOORDINATZAILEA.

[Elkarrizketa] “Herrian sinergia berriak sortu dira”

Iazko urrian Orereta Ikastolak Kilometroen lekukoa hartu zuenetik, asko eta asko izan dira etziko egunerako bidea egiteko egin diren ekitaldi eta ekintzak. Perezek sukaldetik bizi izan ditu denak, ideien eta nahien faktoria koordinatzen izan da.

oiartzun erdi aroko azoka ekaitz zabalza

Oiartzun Nafarroako Erresumara bueltatuko da

Erdi Aroko Jardunaldiak egiten ari dira. Bihar izango da ekitaldi nagusia, azokarekin. Artisauen postuak, haurrentzako jolasak, musika... eta ezpata-borrokak izango dira, besteak beste.

KILOMETROAK 23

[Erreportajea] Amak ikusaraztea helburu

Etziko Kilometroen jai handiaren hasiera ekitaldiak ildo bat jarraituko du: amei aitortza egitearena. Ama Lurra, ama euskara eta ikastolako amak izango dituzte gogoan, parte hartzailea izango den ekitaldian.

[Erreportajea] Hankak Gaintxurizketan, eta burua Los Angelesen

Junior Mailako Munduko Txapelketako zirkuituan parte hartzen ari da Harriet Portugal scooter kirolari lezoarra. Gaintxurizketan entrenatzen da, eta 2028ko Olinpiar Jokoak ditu amets.

'Hirurak Bat' emanaldia eskainiko dute urriaren 7an

Sorkuntzak Akitania Berriako, Nafarroako zein Gipuzkoako adierazpen artistikoak bateratu ditu, "Euroeskualdeko nortasuna indartu" nahian.

Kilometroetarako errefortzu eta zerbitzu bereziak jarri ditu Lurraldebusek

Bidasoko eta Oarsoaldeko beste udalerriak Errenteriarekin lotzen dituzten E01, E02 eta E06 lineek zerbitzu gehiago eskainiko dituzte igandean.

Bote Luzeko txapelketaren ligaxkako azken partida, etzi

Iparralde I eta Gipuzkoa I.aren artekoa arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Beko plazan.

Doinu kubatarrekin hasi da Garagardo Festa

Orlis Pineda 'kañautorea' izan zen Lezoko Garagardo Festaren lehen egunari ginga jartzeko arduraduna. Gaur eta bihar, gehiago.

Martxan da XXXVI. Xabier Lete Lehiaketa

8 eta 18 urte arteko gazteek prosa eta poesia euskaraz lantzeko aukera izango dute, berriro ere. Lanak azaroaren 3an entregatu beharko dituzte, beranduenez.

Haur parkeak, txakur kakak, eta jabe arduragabeak

Patxiku Zelaiko haur parkean egunero azaltzen direla txakur kakak salatu dute. Halakoak egiten dituzten txakur jabeei arduraz eta errespetuz jokatzeko eskatu diete.

Zenbateraino dira eraginkorrak euskara sustatzeko saiakerak?

Galdetegia sortu dute merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetan euskararen presentzia handitzeko garatu diren estrategiak baloratzeko.

Astelehenean hasiko du ikasturtea Abaraxkak

Datorren astean zehar, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako gurasoei azalpen bilerak eskainiko dizkiete, eta irekiera festa egingo dute larunbatean.

AMAraun ikuskizuna, urriaren 29an

Martzelina Bertsozale Elkarteak Oihana Iguaran eta Amaiur Luluagak sortutako eta bertsoa, kantua zein dantza uztartzen dituen lana ekarriko du.

oiartzun ke arratia
Gehiago